149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

37/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2025eko ekainaren 30ean harturiko Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak egiteko 2025-2026 ekitaldian.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin, Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2025eko ekainaren 30ean harturiko Erabakiaren bidez, batera baimendu zen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu zitzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak egiteko 2025-2026 ekitaldian.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2025eko ekainaren 30ean harturiko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak egiteko 2025-2026 ekitaldian (foru agindu honen eranskinean dago jasota).

2. Foru agindu hau igortzea Osasun Publikoaren Institutura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN ETA OSASUN DEPARTAMENTUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITA NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUARI KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA, TOKI ENTITATEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN BI DEIALDI ONETSI ETA IZAPIDETU DITZAN: BATETIK, 60 URTETIK GORAKOENTZAKO JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK ETA, BESTETIK, OSASUNERAKO JARDUERA ETA ARIKETA FISIKOA PRESKRIBATZEKO PROIEKTUAK EGITEKO 2025-2026 EKITALDIAN.

Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.

Alde batetik, Rebeca Esnaola Bermejo andrea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, eta, bestetik, Fernando Domínguez Cunchillos jauna, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilaria.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa:

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua).

Hain zuzen, azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak. Dekretu horretan, bada, ezarri zen Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren eskumenak direla, besteak beste, honako hauek: modu autonomoan edo lankidetzan sustatzea heziketa fisikoa eta kirola bultzatzeko programak eta jarduerak herritarren kolektibo guztientzako, kirolak berezkoak dituen balio sozialak eta hezkuntzakoak sustatzea, eta kirol arloan berdintasuna bermatzen duten neurriak sustatzea beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan.

Bestalde, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 2. apartatuko b) letraren arabera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Erakunde Autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 10. artikuluko g) apartatuak zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio " Dirulaguntzen deialdiak onestea eta ebaztea, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideen arabera."

Halaber, aipatu foru dekretuaren 26. artikuluko 2. apartatuko f letrak Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari esleitzen dio osasunaren sustapenaren eta osasun-hezkuntzaren arloan ezartzen diren plan eta programen plangintza, garapena eta ebaluazioa egiteko eskumena (osasun-arloko informaziorako, komunikaziorako eta gizarte-ekintzarako estrategiak eta neurri tekniko, politiko eta ekonomikoak barne), bai eta dagozkion dirulaguntzak kudeatzeko eskumena ere.

Bigarrena:

2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-4609-313904 "Toki entitateentzako dirulaguntzak, jarduera fisikoa sustatzeko", 80.000 euroko kredituarekin (50.000 euro daude erabilgarri).

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

  • A50002-A5100-4609-336100 "Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak", 320.000 euroko kredituarekin (110.000 euro daude erabilgarri).
  • A50002-A5100-4609-336102 "Toki entitateentzako dirulaguntza, jarduera fisikoa eta kirola preskribatzeko", 205.000 euroko kredituarekin (155.000 euro daude erabilgarri).

Hirugarrena:

Jarduera fisikoa da gaur egungo morbimortalitate-kargarekin lotuta dagoen faktore garrantzitsuetako bat. Lau gaixotasun kroniko nagusiak prebenitzeko 4X4 Estrategiaren barnean ageri diren lau arrisku faktoreetako bat da (besteak dira elikadura desorekatua, tabakismoa eta alkohol gehiegi edatea).

Bizitzeko molde osasungarriak sustatzea –horien artean jarduera fisikoa– da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren 2022-2025 aldirako Osasun Publikoan jasotako programetako bat. Orobat, nabarmendutako proiektu estrategikoetako bat da, Zahartze aktibo eta osasungarrirako estrategiarekin batera eratzen dena.

Jarduera eta ariketa fisikoa tokian-tokian sustatzea da tresna erabilgarrienetako bat eskaintza biztanleriaren osasun beharretara egokitzen laguntzeko, eskualde bakoitzean jarduera fisikoarekin lotuta dauden baliabideak koordinatzen laguntzeko eta jarduera fisikoaren efizientzia areagotzen joateko.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren jarduketen artean dago laguntzak ematea, jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko programen eta proiektuen antolaketa bultzatu eta sustatzeko, toki entitateen bidez eta kirola sustatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko helburu nagusia duten beste erakunde batzuen bidez.

Laugarrena:

Bi departamentuetan badirenez aurrekontuko partida batzuk udal erakundeei jarduera fisikoa sustatzeko dirulaguntzak emateko, bidezkoa da, eraginkortasunagatik, administrazio organo bakarra izatea deialdiak onesteaz, haiek tramitatzeaz eta aipatu dirulaguntzak emateaz arduratuko dena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien mendekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat.

Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa-esleipena departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten mendeko erakunde publiko bati egiteko, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Baimentzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki entitateei zuzendutako urte anitzeko dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak egiteko (2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean) eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak egiteko (2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean).

Bigarrena.–Esleipena indarrean egonen da dagozkion dirulaguntza-deialdien likidazioa egiten den datara arte (2026an).

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-4609-313904 "Toki entitateentzako dirulaguntzak, jarduera fisikoa sustatzeko", 2025eko gastuen aurrekontuko 30.000 euroko kredituarekin, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programetarako.
  • 520001-51200-4609-313904 "Toki entitateek jarduera fisikoa sustatzeko dirulaguntza" izeneko partida, 2025eko gastuen aurrekontuko 20.000 euroko kredituarekin, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetarako.
  • 520001-51200-4609-313904 "Toki entitateek jarduera fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko partida edo horretarako 2026ko Gastuen Aurrekontuan gaitzen den baliokidea, 30.000 eurokoa, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetarako. Nolanahi ere, partida hori gaitzeko, kreditu aski eta egokia izan beharko da aurrekontu horietan.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

  • A50002-A5100-4609-336100 "Toki entitateen kirol-jardueretarako laguntzak" izeneko partida, 2025eko Gastuen Aurrekontuko 20.000 euroko kreditua duena, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programetarako.
  • A50002-A5100-4609-336102 "Toki entitateek jarduera fisikoa eta kirola preskribatzeko dirulaguntza" izeneko partida, 2025eko gastuen aurrekontuko 155.000 euroko kredituarekin, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetarako.
  • A50002-A5100-4609-336100 "Toki entitateen kirol-jardueretarako laguntzak" izeneko partida edo horretarako 2026ko Gastuen Aurrekontuan gaitzen den baliokidea, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programetarako.
  • A50002-A5100-4609-336102 "Toki entitateek jarduera fisikoa eta kirola preskribatzeko dirulaguntza" izeneko partida edo horretarako 2026ko Gastuen Aurrekontuan gaitzen den baliokidea, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetarako.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.

Iragarkiaren kodea: F2509612