149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

78/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira bi foru dekretu hauek: 70/2023 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura eta 250/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa.

ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren bidez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Eta abuztuaren 30eko 250/2023 Foru Dekretuaren bidez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Gaur-gaurkoz, egokia da bi arau horiek aldatzea, egun dauden kudeaketa-beharretara egokitzeko.

Hori horrela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hogeita bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldatzea 70/2023 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

Aldatzen da abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarra; foru dekretu horren bidez ezartzen da Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura. Honela idatzita agertuko da:

"Artikulu bakarra.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

b) Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

c) Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

e) Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzua".

2. artikulua Aldatzea 250/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Aldatzen da 250/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. Honela idatzita geldituko da:

Bat.–II. kapituluaren izena aldatzen da, eta aurrerantzean "Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia" deituko da.

Bi.–8. artikulua honela idatzita agertuko da:

"8. artikulua. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren esparru materiala eta eginkizunak.

Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, eta, berariaz, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresen sustapenerako gidalerroak eta ildo estrategikoak zehaztea.

b) Koordinazioa egitea honako bi hauen artean: Nafarroako Gobernua batetik, eta SODENAko Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako talde teknikoa, bestetik.

c) Nafarroako Gobernuaren garapen ekonomikorako estrategiak koordinatzea Estatuarekin eta beste administrazio publiko batzuekin, bere eskumeneko esparruetan, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek gai honetan izan dezaketen eskumena.

d) Koordinatzea Nafarroaren kanpo ekintza guztiak, honako hauei dagokienez: garapen enpresariala nazioartean, Nafarroaren marka sustatzea, S4 estrategiaren sektore estrategikoen ekosistemak sustatzea, eta nazioarteko inbertsioak eta talentua erakartzea.

e) Diseinatzea eta gauzatzea Nafarroako jarduera ekonomikoa eta profil profesionala nazioartekotzea sustatzeko politika eta ekintzak, Nafarroako Nazioarteko Planaren bidez.

f) Parte hartzea Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan, betiere garapen ekonomikoarekin eta enpresa jarduerarekin loturik.

g) Diseinatzea eta kudeatzea programa operatiboak eta Europako egitura funtsen kudeaketa, Zuzendaritza Nagusia bitarteko erakundea denean.

h) Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, parte har dezaten Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan, eta sustatu eta indartu dadin Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean.

i) Enpresa jarduera sustatzea Industria Planaren eta Talentua Erakartzeko eta Atxikitzeko Planaren bidez.

j) Enpresa hazkundea sustatzea, Nafarroan enpresa berriak erakarriz eta inbertsioa erakarriz, inbertsio-proiektuei lagunduz, enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzei lagunduz, enpresen trantsizio digitala bultzatuz, enpresen finantzaketarako irisgarritasuna bultzatuz eta Industria Planean jasotako beste jarduera espezifiko batzuk gauzatuz.

k) Babesa ematea enpresen berregituratzeari eta berrantolatzeari, krisi nahiz integrazio prozesuetan.

l) Planifikatzea eta gauzatzea enpresen jarduera ekonomikoa burutzeko beharrezko azpiegiturak: lurzorua, industria espazioak, hornikuntza edo telekomunikazioak.

m) Honako hauek kudeatzea eta horien jarraipena egitea: Nafarroako enpresa nagusiak, enpresa elkarteak eta enpresetan eragina duten fundazioak.

n) Enpresa lankidetza sustatzea eta haren jarraipena egitea, batez ere, horren bi alderdietan: sektoriala –klusterrak– eta eskualdekoa –eskualdeko enpresa elkarteak–.

ñ) Enpresaren kudeaketan, sustatzea enpresa erakundeko eragileak gehiago integratzen dituzten ereduak, edo enpresa kultura berria.

o) Dirulaguntzen deialdiak onestea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

p) Ondasunak eta eskubideak desjabetzea Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko arloetan.

q) Sustatzea enpresetan IGG (ingurumen, gizarte eta gobernantza) printzipioak gara daitezen.

r) Enpresa kooperatibismoa sustatzea.

s) Gidatzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala, ezartzen den bezala ganbera hori arautzen duen apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legean.

t) Kudeatzea Nafarroari esleitutako Europako Funtsak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsen (EGIF) programen esparruan.

u) Antolatzea energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

v) Antolatzea, ikuskatzea eta zaintzea meatzaritzako jarduera.

w) Baimentzea, erregistratzea, kontrolatzea eta ikuskatzea industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak.

x) Ziurtagiriak ematea industriako segurtasunaren arloko profesionalei.

y) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta ikuskapena.

z) Kontrol metrologikoa.

aa) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean; Zuzendaritza Nagusiko titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

ab) Indarra duten xedapenek Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hiru.–9. artikulua honela idatzita agertuko da:

"9. artikulua. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

c) Industria Sustatzeko Zerbitzua.

2. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Atala".

Lau.–II. kapituluko 2. atalaren izena aldatzen da, eta aurrerantzean "2. atala. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua" deituko da.

Bost.–10. artikulua honela idatzita agertuko da:

"10. artikulua. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren esparru material eta funtzionala.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Baimentzea, erregistratzea, kontrolatzea eta ikuskatzea industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak.

b) Ziurtagiriak ematea industriako segurtasunaren arloko profesionalei.

c) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta ikuskapena.

d) Kontrol metrologikoa.

e) Izapidetzea energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen baimenen prozedurak, honako hauek barne: beharren ebaluazioa, sustatzaileekiko eta administrazioko edo erregulazioaren arloko beste eragile batzuekiko harremana, eta zerbitzuaren mailaren jarraipena.

f) Antolatzea, ikuskatzea eta zaintzea meatzaritzako jarduera.

g) Izapidetzea bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboak baimentzeko prozedurak. Diagnostiko medikorako X izpien instalazioak inskribatzea eta erregistratzea, eta instalazio horiek saltzen edo instalazio horietarako aholkularitza teknikoa ematen duten enpresak baimentzea eta erregistratzea.

h) Nafarroa ordezkatzea, zerbitzuaren jardueraren barnean esleitzen zaizkion ministerioen lantalde teknikoen aurrean.

i) Departamentua ordezkatzea PCCS-Lurpeko Hoditeria Koordinatzeko Atarian eta SITNAn (Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema).

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Sei.–11. artikulua honela idatzita agertuko da:

"11. artikulua. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren egitura.

Egituran, honako atal hauek ditu Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak:

a) Industria Segurtasunaren Atala.

b) Azpiegitura Energetikoen Atala.

c) Meatzeen Atala".

Zazpi.–12. artikulua honela idatzita agertuko da:

"12. artikulua. Industria Segurtasunaren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Industria Segurtasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Inskribatzea industriaren arloko baimena behar duten jarduerak egiten dituzten enpresak edo entitateak, edo komunikazio edo erantzukizunpeko adierazpen araubide baten mende daudenak. Eginkizun hauei dagokienez, salbuespena da ardo-ontziratzaileen erregistroa.

b) Enpresak eta entitateak kontrolatzea eta ikuskatzea.

c) Ziurtagiriak ematea industriako segurtasunaren arloko profesionalei.

d) Kudeatzea industria segurtasuneko erregelamenduei loturiko instalazio eta produktuen erregistroa.

e) Kontrolatzea eta ikuskatzea industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako instalazioak eta produktuak. Eginkizun hauei dagokienez, salbuespena dira ingurumen legediak ukitutako produktuak.

f) IATaren administrazio kontzesioaren jarraipena egitea, takografoen eta abiadura mugatzaileen lantegien baimenak izapidetzea, ibilgailu historikoak katalogatzea eta ibilgailuen azterketa teknikoarekin eta ikuskapenarekin lotutako beste edozein funtzio.

g) Kudeatzea salgai arriskutsu edo galkorren ibilgailuei pasahitzak esleitzea eta inportazioko ATP ziurtagiriak ematea.

h) Kudeatzea metrologia arloko kontrolpean dauden gailu eta ekipoen erregistroa.

i) Metrologia arloko kontrola eta ikuskapena.

j) Kontrolatzea metal preziatuekin eginiko objektuak.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Zortzi.–13. artikulua honela idatzita agertuko da:

"13. artikulua. Azpiegitura Energetikoen Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Azpiegitura Energetikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Izapidetzea energia garraiatu, banatu eta gordetzeko instalazioak baimentzeko prozedurak, eta txostena eta beharren ebaluazioa egitea, sareen kudeatzaileekin harremanak izatea eta zerbitzuaren mailaren jarraipena egitea.

b) Izapidetzea energia ekoizteko instalazioak baimendu eta erregistratzeko prozedurak (hibridaziorako eta berrindartzerako proiektuak barne), sorkuntza banatua eta autokontsumoa, eta harremana izatea sustatzaileekin eta administrazioko edo erregulazioaren arloko beste eragile batzuekin.

c) Kudeatzea Nafarroako Autokontsumoaren administrazio erregistroa.

d) Kontrolatzea energia merkaturatzeko jarduera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenen eremuan.

e) Kudeatzea Nafarroako eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtagirien erregistroa.

f) Kudeatzea enpresa handien gaineko energia auditoretzen eta energiaren arloko zerbitzu-hornitzaile eta auditoreen erregistroa.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Bederatzi.–13 bis. artikulua gehitzen da. Hauxe da testua:

"13 bis. artikulua. Meatzeen Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Meatzeen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Izapidetzea baimenak emateko eta erregistroa egiteko prozedurak meatzaritza jardueraren esparruan.

b) Izapidetzea ikuskapenarekin eta zaintzarekin lotutako prozedurak meatzaritza jardueraren esparruan.

c) Izapidetzea bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboak baimentzeko prozedurak.

d) Diagnostiko medikorako X izpien instalazioak inskribatzea eta erregistratzea, eta instalazio horiek saltzen edo instalazio horietarako aholkularitza teknikoa ematen duten enpresak baimentzea eta erregistratzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hamar.–20. artikulua honela idatzita agertuko da:

"20. artikulua. Industria Sustatzeko Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.

Industria Sustatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sustatzea industriako inbertsio jarduera.

b) Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategia sustatzea.

c) Bultzatzea klusterren politika eta haren jarraipena egitea.

d) Koordinatzea Talentuaren Planeko "Atxikitze" atala.

e) Laguntza ematea Nafarroako enpresek finantzaketa hobea izan dezaten, bai hitzarmenak eginez finantza entitateekin eta SODENArekin, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abalen bidez.

f) Bultzatzea enpresetan lehiakortasuna izan dadila, elkarlana izanez enpresa elkarteekin, baita enpresei zuzeneko laguntzak emanez ere.

g) Sustatzea Nafarroako eskualdeetako plan estrategikoak, horien bidelagun izatea, eta jarraipena egitea.

h) Kalifikazio fiskaleko txostenak egitea, bere eskumeneko arloetan.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hamaika.–21. artikulua honela idatzita agertuko da.

"21. artikulua. Industria Sustatzeko Zerbitzuaren egitura.

Egituran, honako atal hauek ditu Industria Sustatzeko Zerbitzuak:

a) Lehiakortasunaren Atala.

b) Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atala.

c) Industria Inbertsioa Sustatzeko Atala".

Hamabi.–22. artikulua honela idatzita agertuko da.

"22. artikulua. Lehiakortasunaren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Lehiakortasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategia sustatzea eta haren jarraipena egitea.

b) Bultzatzea klusterren politika eta haren jarraipena egitea.

c) Koordinatzea Talentuaren Planeko "Atxikitze" atala.

d) Bultzatzea enpresetan lehiakortasuna izan dadila, elkarlana izanez enpresa elkarteekin, baita enpresei zuzeneko laguntzak emanez ere.

e) Lankidetzan aritzea Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin, enpresen formakuntza beharrak zehazteko.

f) Laguntza ematea Nafarroako enpresek finantzaketa hobea izan dezaten, bai hitzarmenak eginez finantza entitateekin eta SODENArekin, bai Foru Komunitateko Administrazioaren abalen bidez.

g) Nafarroako eskualdeetan, sustatzea garapen ekonomiko industriala garatzeko plan estrategikoak, horien bidelagun izatea, eta jarraipena egitea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hamahiru.–II. kapituluan beste atal bat gehituko da: "5. atala. Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Atala". Bertan, 24 bis artikulua gehituko da, eta honela idatzita agertuko da:

"24 bis artikulua. Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren planak planifikatu, gauzatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.

b) Kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren industria lurzorua.

c) Industria lurzorua kudeatzeko espedienteen departamentu arteko koordinazioa.

d) Kudeatzea industria lurzoruko azpiegiturak sustatzeko eta mantentzeko laguntzetarako deialdiak.

e) Industria lurzorua eta hari loturiko azpiegiturak garatzeko jarraibideak ezartzea, daudenak espezializatzea eta industria lurzorua eta azpiegiturak sortzeko inbertsioak lehenestea.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hamalau.–III. kapituluak izena aldatu, eta aurrerantzean "Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusia" deituko da.

Hamabost.–25. artikulua honela idatzita agertuko da:

"25. artikulua. Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiaren esparru materiala eta eginkizunak.

Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, berariaz, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategia prestatzeko eta haren jarraipena egiteko koordinatzea eta horretarako jarraibideak definitzea.

b) Proposatzea, betearaztea eta koordinatzea Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian aukeratutako proiektu estrategikoak, eta horien jarraipena egitea.

c) Enpresen esparruan, sustatzea ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, indar berezia eginez eragin handiko proiektu estrategikoetan, loturik daudenean Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako lehentasunezko sektoreekin.

d) Sustatzea helize laukoitza eta elkarlana izan dadila enpresen sarearen eta Nafarroako I+G+B sistemako eragileen artean.

e) Prestatzea eta koordinatzea Nafarroako Energia Plana, eta haren jarraipena egitea.

f) Sortzea eta koordinatzea Nafarroako Ekintzailetza Plana, eta haren jarraipena egitea.

g) Bultzatu eta sustatzea energia berriztagarriak, aurreztea, energia-efizientzia eta energiaren kudeaketa adimenduna ekonomiaren sektore guztietan, Tokiko eta Foru Administrazioan eta gizartean.

h) Sustatzea efizientzia energetikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

i) Kudeatzea energia-zerbitzuak eta haiei lotutako obrak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

j) Kontratuak lizitatzea, dirulaguntzen deialdiak onestea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

k) Politika enpresarial orokorra aztertzea eta planifikatzea, eta haren jarraipena egitea.

l) Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea garrantzi handia duten gaietan Nafarroako jarduera enpresarialari dagokionez eta Nafarroako Gobernuak jarduera enpresariala sustatzeko egiten duen lanari dagokionez.

m) Planifikatzea, programatzea, koordinatzea eta sustatzea ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

n) Nafarroako Industriaren eta Enpresa Sustapenaren Planaren ekintzak prestatzea, horien jarraipena egitea eta ebaluatzea.

ñ) Departamentuaren plangintza estrategikoa prestatzea.

o) Nafarroako enpresa sektorearen trantsizio digitala diseinatzea, bultzatzea eta koordinatzea, eta Berrikuntza Digitalaren Poloarekin koordinatzea.

p) Enpresa digitalizaziorako programa definitzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

q) Enpresendako aholkularitza integraleko zerbitzua bultzatzea eta koordinatzea.

r) Departamentuko barne prozesuen administrazioa sinplifikatzea eta prozesuak optimizatzea.

s) Atari bakar bat ezartzea jarduera ekonomikoetarako, horren area pribaturako eta enpresen, establezimenduen eta erregistroen direktoriorako.

t) Enpresen behatokia kudeatzea eta koordinatzea datuen jatorria eta informazioa ikusteko estandarra.

u) Departamentuen planak definitzen, prestatzen, horien jarraipena egiten eta horiek ebaluatzen laguntzea.

v) Departamentuak eginiko ekintzen eragina ebaluatzea.

w) Biologia sintetikoa bultzatzea.

x) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hamasei.–26. artikulua honela idatzita agertuko da:

"26. artikulua. Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu:

a) Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzua.

b) Trantsizio Energetikoaren Zerbitzua".

Hamazazpi.–III. kapituluko 2. atalaren izena aldatu, eta aurrerantzean "Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzua" deituko da.

Hemezortzi.–27. artikulua honela idatzita agertuko da:

"27. artikulua. Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.

Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arloan hautatutako proiektu estrategikoak proposatu, gauzatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea, enpresa arloan ezarritako erronka eta trantsizioak betetzeko.

b) Sustatu eta laguntzea enpresa arloko eraldaketa ekologiko eta digitala.

c) Departamentuaren estrategiak eta planak definitzen eta prestatzen laguntzea, eta, zehazki, Nafarroako Industriaren eta Enpresa Sustapenaren Plana prestatzen, horren jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzea.

d) Nafarroako enpresa sektorearen trantsizio digitala diseinatzea, bultzatzea eta koordinatzea.

e) Enpresen behatokia kudeatzea eta haren jarraipena egitea, eta koordinatzea datuen jatorria eta informazioa ikusteko estandarra.

f) Enpresa arloan trantsizio ekologiko eta digitalerako ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza neurriak babestea eta bultzatzea.

g) Enpresen esparruan, sustatzea ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, indar berezia eginez eragin handiko proiektu estrategikoetan, loturik daudenean Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako lehentasunezko sektoreekin.

h) Sustatzea helize laukoitza eta elkarlana izan dadila enpresen sarearen, Nafarroako I+G+B sistemako eragileen, gizartearen eta administrazioaren artean.

i) Departamentuaren barne prozesuak optimizatzea eta digitalizatzea.

j) Enpresa digitalizaziorako programa definitzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

k) Enpresa-tramitazioaren sinplifikazioa bultzatzea.

l) Nafarroako enpresa sektorearen trantsizio digitala diseinatzea, bultzatzea eta koordinatzea.

m) Atari bakar bat ezartzea jarduera ekonomikoetarako, horren area pribaturako eta enpresen, establezimenduen eta erregistroen direktoriorako.

n) Enpresendako aholkularitza integraleko zerbitzua bultzatzea eta koordinatzea.

ñ) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hemeretzi.–28. artikulua honela idatzita agertuko da:

"28. artikulua. Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuaren egitura.

Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Digitalizazio eta Ekintzailetza Atala.

b) Enpresa I+G+B Atala.

c) Plangintzaren, Behatokiaren eta Leihatila Bakarraren Atala".

Hogei.–29. artikulua honela idatzita agertuko da:

"29. artikulua. Digitalizazio eta Ekintzailetza Atalaren eginkizunak.

Digitalizazio eta Ekintzailetza Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jabetza industrialari eta patenteei buruzko informazio gune gisa jardutea.

b) Txostenak ematea erakunde ekintzaileen jarduera berritzaileak kalifikatzeko, Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren sektoreetan.

c) Nafarroako enpresa sektorearen digitalizazio prozesua diseinatzea, bultzatzea eta koordinatzea, eta Berrikuntza Digitalaren Poloarekin koordinatzea.

d) Enpresa digitalizaziorako programa definitzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

e) Ekintzailetza sustatu eta bultzatzea.

f) Departamentuaren barne prozesuak optimizatzea eta digitalizatzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita bat.–30. artikulua honela idatzita agertuko da:

"30. artikulua. Enpresa I+G+B Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Enpresa I+G+B Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresetan sustatzea ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, indar berezia eginez eragin handiko proiektu estrategikoetan, loturik daudenean Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako lehentasunezko sektoreekin.

b) Kalifikazio fiskaleko eta enpresa I+G+Bko txostenak egitea.

c) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita bi.–31. artikulua honela idatzita agertuko da:

"31. artikulua. Plangintzaren, Behatokiaren eta Leihatila Bakarraren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Plangintzaren, Behatokiaren eta Leihatila Bakarraren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren estrategiak eta planak definitzen, prestatzen, horien jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzea, eta, zehazki, Nafarroako Industriaren eta Enpresa Sustapenaren Plana prestatzen, horren jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzea.

b) Enpresa-tramitazioaren sinplifikazioa bultzatzea.

c) Enpresen behatokiaren garapena eta kudeaketa. Koordinatzea datuen jatorriarekin eta informazioa ikusteko estandarrarekin.

d) Atari bakar bat ezartzea jarduera ekonomikoetarako, horren area pribaturako eta enpresen, establezimenduen eta erregistroen direktoriorako.

e) Enpresendako aholkularitza integraleko zerbitzua bultzatzea eta koordinatzea.

f) Departamentuaren estatistika unitatea; haren jarduna Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean ezarritakoaren araberakoa izanen da.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita hiru.–32. artikulua honela idatzita agertuko da:

"32. artikulua. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestatzea eta koordinatzea Nafarroako Energia Plana, eta haren jarraipena egitea.

b) Energia berriztagarriak sustatzea, eta barne hartzea autokontsumoa, energia-komunitatea, hiri adimendunak (Smartcity-ak) eta sorkuntza banatua.

c) Energia aurreztea eta energia-efizientzia sustatzea, eta barne hartzea energia-efizientzia sustatzea, energia-zerbitzuak kudeatzea eta horiei lotutako obrak egitea, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan bai horren erakunde autonomoetan.

d) Sustatzea mugikortasun jasangarria (ibilgailu elektrikoak eta beste batzuk) eta kargatzeko azpiegitura gehiago ezartzea.

e) Energia-datuak digitalizatzen eta ikusarazten laguntzea, sustatzea energiari buruzko informazioa gardena izatea eta horretarako sarbidea ematea sektore ekonomiko guztiei, herritarrei zein tokiko eta eskualdeko administrazioari.

f) Sustatzea industria, gizartea eta administrazioa deskarbonizatzea.

g) Eragile publiko eta pribatuekin lankidetza proiektu eta hitzarmenak sustatzen laguntzea, Nafarroan ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko, prototipoak egiteko, energia berriztagarrien instalazio pilotuak, instalazio industrialak eta biltegiratzea egiteko, hibridaziorako, berrindartzea egiteko eta beste batzuk egiteko.

h) Parte hartzea Nafarroarako interesekoak diren energia eta trantsizio energetikoko foroetan eta sareetan.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita lau.–33. artikulua honela idatzita agertuko da:

"33. artikulua. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren egitura.

Hau da Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren egitura:

a) Energia Planaren Atala.

b) Trantsizio Energetikorako Laguntzen Atala.

c) Administrazio Jasangarriaren Atala".

Hogeita bost.–34. artikulua honela idatzita agertuko da:

"34. artikulua. Energia Planaren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Energia Planaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Diseinatzea eta sortzea Nafarroako Energia Plana, proposatzea eta gauzatzea bertan jasotako neurriak eta jarduerak, eta horien betetze-mailaren jarraipena egitea.

b) Foru komunitatearen energia mixa sortzea, ebaluatzea eta haren jarraipena egitea, Nafarroako balantze energetikoan sartutako adierazleen monitorizazioa barne.

c) Energia-datuak digitalizatzen eta ikusarazten laguntzea, sustatzea energiari buruzko informazioa gardena izatea eta horretarako sarbidea ematea sektore ekonomiko guztiei, herritarrei zein toki eta foru administrazioari.

d) Proposamenak egitea eta bultzatzea energia-efizientzia sustatu eta hedatzeko sektore ekonomiko guztietan, herritarrengan, tokiko eta eskualdeko administrazioan eta horren mende dauden erakundeetan.

e) Sustatzea sorkuntza banatua eta energia-komunitateak gizarteko eta administrazioko sektore ekonomiko eta ez-ekonomiko guztietan.

f) Gas berriztagarriak sustatzea (hidrogeno berdea, biogasa, etab.), trantsizio energetikorako eta deskarbonizaziorako bektoreak baitira.

g) Kudeatzea Nafarroako Energia Komunitateen Erregistro Publikoa.

h) Gauzatzea energia aurrezteko ziurtagirien sistemaren foru kudeatzailearen funtzioak.

i) Parte hartzea eta Zuzendaritza Nagusia ordezkatzea Nafarroarako interesekoak diren energia eta trantsizio energetikoko Europako foroetan eta sareetan.

j) Dinamizatzea mahaiak eta ekintzak, bultzatzeko energia berriztagarriak eta biomasa, mugikortasun elektrikoa, autokontsumoa, energia-komunitateak, lehen sektorea eta beste batzuk.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita sei.–36. artikulua honela idatzita agertuko da:

"36. artikulua. Administrazio Jasangarriaren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Administrazio Jasangarriaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Klima-aldaketa arintzeko neurriak hartzea, indarreko araudiaren eta plangintzaren ildoan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoek sortutako energia-auditoretzen garapena dinamizatzea eta ikuskatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen arloan, energia-kudeatzailea ezartzea.

d) Diseinatzea eta garatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren energia-jarduketarako plana, zeinak helburu baitu erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mugikortasun plana prestatzea.

f) Kargatzeko puntu gehiago jartzea sustatzea eta hedatzea, eta horren jarraipena egitea, sustatzeko ibilgailu elektrikoa eta mugikortasun jasangarriko beste eredu batzuk erabil daitezen.

g) Energia aurrezpena eta energia efizientzia sustatzeko eta energiaren kudeaketa adimentsurako prozedurak izapidetzea, barnean sartuz energia efizientziaren sustapena, energia zerbitzuen kudeaketa eta horiei loturiko obrak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

h) Toki eta foru administrazioan, energia-sorkuntza banatua, autokontsumoa eta energia-komunitateak sustatzea eta bultzatzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita zazpi.–III. kapituluko 4. atala eta 37., 38., 40. eta 41. artikuluak kentzen dira.

Hogeita zortzi.–53. artikulua honela idatzita agertuko da:

"53. artikulua. Modernizazioa Bultzatzeko Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

Modernizazioa Bultzatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskudantzia juridikoei dagokienez:

a) Behar den guztia prestatzea funtzionamendu egokia izan dezaten Departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek.

b) Izapidetzea Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumena diren langileei buruzko gaiak.

c) Agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

d) Izapidetzea eguneko gai zerrendak eta jakinarazpen administratiboak.

e) Agiriak konpultsatzea.

f) Koordinatzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren jardueraren plangintza eta ebaluazioa irisgarritasun unibertsalaren arloan, eta Departamentuko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunerako unitate arduradun delegatuaren eginkizunak betetzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hogeita bederatzi.–VI. kapitulua gehitzen da (Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzua), baita artikulu hauek ere:

"56. artikulua. Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.

Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Parte hartzea Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan, betiere garapen ekonomikoarekin eta enpresa jarduerarekin, ekonomia zirkularrarekin eta berrikuntzarekin loturik.

b) Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatzea, Europar Batasunean Departamentuak duen posizionamendua bultzatzeko bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion ekintzetan.

c) Departamentuan zehaztutako Europako proiektuak prestatzen laguntzea eta horietan parte hartzea.

d) Enpresa-sareak ekonomia zirkularrerantz egin beharreko trantsizioa bultzatzea.

e) Navarra Zirkular programa bultzatzea eta horretan parte hartzea, enpresa nafarrek ekonomia zirkularrerako egin beharreko trantsizioan laguntzeko eta babesa emateko programa publiko-pribatu gisa.

f) Ekonomia Zirkularreko Berrikuntzako Eskualdeko Ibarra (ECIV) proiektua koordinatzea.

g) Interkonektatutako Berrikuntza Ekosistemak ekimenean parte hartzea.

h) EP Permed proiektuan parte hartzea.

i) Europako proiektuetan definitutako tresnak ezartzea eta exekutatzea.

j) Europako proiektuen finantza-kontrola.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

57. artikulua. Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Atala.

Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuaren barnean dago Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Atala, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Parte hartzea Departamentuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan, betiere garapen ekonomikoarekin eta enpresa jarduerarekin, ekonomia zirkularrarekin eta berrikuntzarekin loturik.

b) Parte hartzea Departamentuak erabakitako Europako proiektuetan.

c) Europako proiektuetan definitutako tresnak ezartzea eta exekutatzea.

d) Europako proiektuen finantza-kontrola.

e) Kalifikazio fiskaleko txostenak egitea, bere eskumeneko arloetan.

f) Enpresa-sareak ekonomia zirkularrerantz egin beharreko trantsizioa bultzatzeko behar diren jarduerak gauzatzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Lehen xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.

Honako unitate hauek kentzen dira Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian:

a) Enpresa Lehiakortasunaren eta S4ren Zerbitzua.

b) Enpresen Digitalizazioaren Atala.

Bigarren xedapen gehigarria.–Unitateak sortzea.

1. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuan, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzua sortzen da.

2. Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuan Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Atala sortzen da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Atxikipena aldatzen duten unitateak.

1. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxiki zaio Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Atala.

2. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari atxikiko zaio Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua.

3. Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikiko zaio Lehiakortasunaren Atala.

Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Enpresa Sustapenerako zuzendariarena, hemendik aurrera haren izena Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusi izanen baita.

b) Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza zuzendari nagusiarena, hemendik aurrera haren izena Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi izanen baita.

2. Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:

a) Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Industria Segurtasunaren Ataleko buru izanen baita.

b) Enpresa Berrikuntzaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Digitalizazio eta Ekintzailetza Ataleko buru izanen baita.

c) Kalifikazio Fiskalen eta Enpresa I+G+B Proiektu Estrategikoen Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Enpresa I+G+B Ataleko buru izanen baita.

d) S4 Erronka Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Plangintzaren, Behatokiaren eta Leihatila Bakarraren Ataleko buru izanen baita.

e) Energia Planaren eta Europako Proiektuen Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Energia Planaren Atalekoa izanen baita.

f) Deskarbonizazioaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera haren izena Administrazio Jasangarriaren Ataleko buru izanen baita.

Laugarren xedapen gehigarria.–Burutzetan aritzeko eskakizunak.

a) Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Atala: eskakizunik ez.

Xedapen iragankor bakarra.–Kredituen egozpena.

Foru dekretu honen bidez sortu edo aldatu diren zerbitzu eta atalen aurrekontu xedapenak egotziko zaizkie kasuan kasuko eginkizunak orain arte bete dituzten organoei dagozkien partidetako kredituei, 2025eko aurrekontu ekitaldia amaitu arte.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetu egiten dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko titularrari behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2509080