2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko. Jendaurreko informazioa
Ziordiko Udalak, 2025eko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du herri-lur batzuk desafektatzea (6,65 ha baso-lur, espedienteko planoaren arabera) Cementos Portland Valderrivas SAri lagatzeko; hori guztia bat etorriz espedientean sartuta dauden akordioarekin eta hitzarmenarekin.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetez iragarki-taulan, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Ziordian, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2509230