2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurreko informazioa
Villatuertako Udalak, 2025eko martxoaren 7an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen beharrezko izapideak abiaraztea udalerriko lur-aberastasunaren balorazio txostenaren berrikusketa egiteko. Orobat, 2025eko ekainaren 25ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea egindako balorazio txostenaren berrikusketaren gainean.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Villatuertan, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2509158