2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa Udal Planean, Noaingo 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 27ko 103/E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Elortzibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatietan, Construcciones y Obras Victorino Vicente SLk eta Acemos Building Solutions SLk sustatua. Aldaketa bat dator Patxi Lapetra Iriartek idatzitako 2025eko martxoko proiektuarekin eta haren eranskinekin.
Argitara ematen da bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Onetsiriko agiriak interesdunen eskura egonen dira Udalaren egoitza elektronikoan.
Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Maya.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509355