148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa berria, AR-2 banaketa areako UB-16-ko A eta B lurzatiena. Jendaurrean jartzea

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea xehetasun-azterketa berri bat, dagokiona Tafallako AR-2 banaketa areako UB-16 oinarrizko unitateari (A eta B lurzatiak), 2025eko maiatzaren 7an aurkeztua, AR-2 banaketa arearen plan partzialeko determinazio bolumetrikoak eta diseinukoak garatzeko, bete daitezen aipatu plan partzialaren 21. artikuluan ezarritako determinazioak (eraikinen arauei dagozkienak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura egonen da esteka honetan: Estudio detalle UB16 mayo diligenciado-SEFYCU 192204. Horrela, interesdunek hori aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Tafallan, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2509071