148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Kalifikazio juridikoa aldatzea 1. poligonoko 288. lurzatiari eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Onespena

Puiuko Udalak, 2025eko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, ikusirik jendaurreko aldian ez dela alegaziorik egin Alkatetzaren 2025eko apirilaren 9ko 2025-0043 Ebazpenaren aurka, zeinaren laburpena argitaratu baitzen 2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, behin betiko onetsi zuen espediente bat, kalifikazio juridikoa aldatzeko 1. poligonoko 274. lurzatiko A azpilurzatitik bereizitako 796,96 metro koadrori (gaur egun 1. poligonoko 288. lurzatia dira), eta soberako lurzati gisa sailkatzeko, ondoren mugakideei besterentzeko.

Orobat, osoko bilkura berean deklaratu du aipatutako eremua besterengarria dela eta ez dela beharrezkoa Udalaren xedeak betetzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2508957