2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitatean, Arantzadiko meandroan (Iruñeko 6. poligonoko 34. hiri-lurzatia). Jendaurrean jartzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 30-JUN-25 (4/UV).
2024ko urriaren 11n (sarrerako erregistro zenbakia: 87182), Vitalia Activos SL enpresak hiri-jarduketarako plan berezia aurkeztu zuen Iruñeko 6. poligonoko 34. lurzatirako.
Izapidetzeko aurkeztutako hiri-jarduketarako plan bereziaren eremua da Iruñeko udalerriko 6. poligonoko 34. lurzatiarena. Gaur egun, Arantzadiko IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitate deritzon eremuan kokatuta dago, eta planean proposatzen da lurzatiaren erabilera aldatzea baina aprobetxamendua handitu gabe, egun indarrean diren determinazioei dagokienez.
Zehazki, hau da hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea: "Iruñeko 6. poligonoko 34. lurzatiko hirigintza-determinazioak ezartzea, Arantzadiko meandroan dagoen hiri-lurzoru finkatuan, lurzatiaren gaur egungo erabilera aldatzearren. Hala, jarduera ekonomikorako erabilera izatetik (hirugarren sektorea eta bulegoak) zuzkidura-erabilera pribaturako izatera pasako da (egoitza komunitarioa eta laguntzakoa), zuzkidura orokorraren izaerarekin. Orobat, lurzatiaren iparraldeko zati bat lagako da, Udalak kudeatutako hiri-baratzeak jartzeko".
Hiri-jarduketarako plan berezian honako alderdi hauek daude jasota: lerrokadurak, eraikinak lurzatian okupatzen ahal duen gehieneko azalera eta haren eraikigarritasuna. Halaber, ezartzen du lurzatiaren zati bat lagako dela espazio libreen toki sistemarako, berdegune publiko gisa, erabil dadin Udalak kudeatutako hiri-baratzeak jartzeko.
Aurkeztutako agiria aztertu da, eta ikusi da betetzen dituela hasierako onespenerako baldintzak, jendaurrean dagoen bitartean zer jazotzen ahal den gorabehera. Agiria aztertuta, ikusi da lurzatiaren zati bat (2.317,00 m²) lagako dela espazio libreen toki sistemarako, berdegune publiko gisa, herritarrek hiri-baratzeetarako erabil dezaten, Udalak kudeatuta. Plana behin betiko onetsi aurretik hirigintzako tresna bat idatzi beharko da, zehaztuko dituena lagapen hori egiteko modua eta epea. Halaber, espedientean sartu beharko dira Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrak egindako txosten teknikoan jasotako determinazioak.
Espedientean sartu dira, orobat, honako agiri hauek: Iruñeko Udaleko ingurumeneko teknikariaren txostena (2025eko maiatzaren 16koa) eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta legelariaren txostenak (2025eko maiatzaren 19koa eta 22koa, hurrenez hurren). Horietan jasotako determinazioak ere sartu beharko dira dagokion hirigintzako agirian.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 2ko bilkuran onetsi zuen aldaketa gauzatzeko proiektua.
Gero, espedientean sartu zen Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren idazkari nagusiaren txostena (2025eko ekainaren 18an sinatua), non zehazten baitira jarraitu beharreko prozedura eta onespena emateko eskumena duten organoak.
Bat etorriz Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren idazkari nagusiaren txostenean jasotakoarekin eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1.d) artikuluan ezarritakoarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), Tokiko Gobernu Batzarraren eskumena da "planeamendu orokorra garatzen duten tresnak onestea, Osoko Bilkurari ez dagozkionean, baita hirigintza kudeatzekoak eta urbanizazio proiektuetakoak ere".
Horiek horrela, honako hau erabaki da:
1. Hasiera batez onestea, azaldutako moduan, hiri-jarduketarako plan berezi bat IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitatean, Arantzadiko meandroan (Iruñeko 6. poligonoko 34. hiri-lurzatia). Vitalia Activos SLk sustatu du.
2. Agiria hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
4. Bi izapide horien epea hasiko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
5. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
6. Sustatzaileari ohartaraztea behin betiko onespenarako aurkezten duen agirian sartu beharko dituela Udalaren txosten teknikoetan adierazitako determinazioak (txosten horiek espedientean daude).
7. Erabaki hau jakinaraztea enpresa sustatzaileari, barnean dituela egindako ohar guztiak.
Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia.
Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2509284