2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1378. lurzatian. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2025eko ekainaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Orkoiengo 1. poligonoko 1378. lurzatiari dagokiona (Federico García Lorca 22). Lourdes Moraza Gutierrezek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Orkoienen, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2509074