148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Borondatezko birpartzelazioa, 2. industria sektoreko 1. exekuzio unitatean. Hasierako onespena

2025eko ekainaren 26ko 2025/0207 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Obanosko planeamenduko 2. industria sektoreko 1. exekuzio unitaterako, Suescun Almacén de Sal SAk sustatua.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Obanosen, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2509236