2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea
Mendigorriko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, jendaurrean jarri zuen Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mendigorrian, 2025eko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2509214