148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Aretako plan partzialean, 1. poligonoko 1067. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat hiri-antolamenduko plan orokorrean. Aldaketak eragiten dio 1. poligonoko 1067. lurzatiari (Ezponda 8), eta Materiales Inertes de Recuperación SAk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bilakatuko da automatikoki.

Uharten, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2509031