148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

A.R.I.-1 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Eulateko Udaleko alkateak, ekainaren 25eko 53/2025 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du Eulateko A.R.I.-1 urbanizatzeko proiektua, Eulateko Udalak sustatuta.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an, eta epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Beraz, erabaki da iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eulaten, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2509171