148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa Udal Planean, 2. poligonoko 256. eta 258. lurzatietan. Jendaurreko informazioa

Donamariako Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusi da J.T.G.k 2024ko abenduaren 20an aurkeztutako eskaera. Haren bidez eskatu du aldaketa egituratzaile bat egitea Udal Planean, hiri-lurzorua handitzeko. Helburua da hirigintzako baldintzak ezartzea, bide emateko familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko Donamariako katastroko 2. poligonoko 256. eta 258. lurzatietan. Ohiko bizileku gisa erabiliko da, modu jarraituan.

Ikusi da dokumentazio osagarria (2025eko apirilaren 22an, maiatzaren 8an eta ekainaren 11n aurkeztu da).

Ikusi da zer parte-hartze prozesu eraman den aurrera.

Ikusi dira Nasuvinsaren 424/24 (2025eko apirilaren 4koa) eta 161/25 (2025eko ekainaren 17koa) txostenak.

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea aldaketa bat egitea Udal Planean, J.T.G.k sustatua, adierazitako moduan.

2.–Aldaketa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

–Epe horretan, nahi beste alegazio-idazki aurkezten ahalko dira.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

3.–Agiria igortzea Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, haren berri izan dezan eta eman dezan haren gaineko txosten globala, zeina ezarrita baitago uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.a) artikuluan (horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten da).

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere.

Donamarian, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2509093