2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ablitasko Udaleko alkateak, datan ageri den egunean, honako ebazpen hau eman zuen:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.
Uztailaren 5ean eta 6an, biak barne, ezin izanen naiz karguan aritu.
Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Maite Melero Pellicer alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, aldi baterako ezin izanen baititut nire eginkizunak bete, uztailaren 5ean eta 6an.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Maite Melero Pellicerri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.
Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:
1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).
3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ablitasen, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2509495