2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko ekainaren 25ean egin bilkuran, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen 2025erako, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua):
1. Gizarte-hezitzailearen lanpostu bat, 11 zenbakia duena. Maila: C. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
2. Familia-langilearen lau lanpostu, 16, 18, 19 eta 20 zenbakiak dituztenak. Maila: D. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoak. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Noainen, 2025eko ekainaren 27an.–Mankomunitateko burua, Mari Carmen Tirapu Erro.
Iragarkiaren kodea: L2509228