2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Akats zuzenketa, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 22ko 399. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Vianako Udalean jardun dezan. Deialdia argitara eman zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.
Deialdi horretan zenbait akats daudela ikusirik, zuzendu egiten dira, jarraian ageri den moduan:
–Idazpuruan, honela dioen tokian:
"Kontuan izanik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da oposizio-lehiaketa bidez betetzea gizarte-hezitzailearen lanpostu bat Vianako Udalean".
Honela behar du:
"Kontuan izanik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da oposizio-lehiaketa bidez betetzea gizarte-langilearen lanpostu bat Vianako Udalean".
–9.1 oinarriaren azken paragrafoan, honela dioen tokian:
"Erran beharra dago, administrari-lanpostua aldi baterako betetzeko izangaiei deitzeko, kontuan hartuko dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute".
Honela behar du:
"Erran beharra dago, gizarte-langilearen lanpostua aldi baterako betetzeko izangaiei deitzeko, kontuan hartuko dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute".
Vianan, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2509360