2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
25-00017 gora jotzeko errekurtsoa, mantentze-lanetako arduradunaren aldi baterako kontratazioetarako zerrenda bat eratzeko deialdiko probari buruzkoa
Eraikuntza eta instalazioetako mantentze-lanetako arduradunaren aldi baterako kontratazioetarako zerrenda bat eratzeko deialdiaren barnean, Breixo Pequeño Fervenzak 25-00017 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Alkatetzaren 2024ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa (ebazpenaren bidez, proba bertan behera utzi eta beste bat egiteko deia egiten zen).
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Noainen, 2025eko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2509209