148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Udal Musika Eskolaren lan publikoaren eskaintza, 2025erako

Olaztiko Musika Eskolaren Patronatuak, 2025eko ekainaren 25ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako lan publikoaren eskaintza: saxofoi irakaslearen plaza, B mailakoa, lanaldi partzialean, lan-kontratudunen araubidean, nahitaezko hizkuntza eskakizuna duena, C1ekoa. Aurreikusten da 2025-2026 aldian betetzea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Olaztin, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2509223