2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR
Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena
2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, argitaratu zen deialdi bat, bete zedin administrari-ofizialaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdiaren hautaketa-prozesua bukaturik, eta bete beharrez xedatua dagoena deialdiaren 9. oinarrian eta 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Alkatetzak ekainaren 20ko 283/2025 Ebazpena eman zuen. Haren bidez Garbiñe Zudaire Plaza izendatu da Zizur zendeako administrari-ofizialaren lanposturako, eta 1-07 plaza adjudikatu zaio.
Interesdunari komunikatzen zaio hilabeteko epean jabetu beharko duela karguaz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Gazolatzen, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2509464