148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CADREITA

Deialdia, Musika Eskolako irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Cadreitako Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 22an, ebazpen bat eman zuen, eta haren bidez jarraian ageri den izangaia izendatu da Cadreitako Udaleko funtzionario. Hori guztia, bat etorriz, batetik, 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10eakoan, argitaratutako deialdiarekin (Alkatetzaren 172 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Musika Eskolako irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, lan-araubidean eta lanaldi erdian jarduteko Cadreitako Udalean) eta, bestetik, deialdiaren akats zuzenketarekin (2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 15ean).

2025-405 Ebazpena, 2025eko ekainaren 25ekoa, zeinaren bidez Ana Martínez Marzo izendatzen baita lan-araubideko enplegatu, lanaldi partzialean jardun dezan Musika Eskolako irakasle lanpostuan, zuzendaritza eginkizunekin. Hori guztia, dagokion oposizio-lehiaketa gainditu eta gero.

Lanpostuaren jabetza hartzeko hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2509289