1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
20/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, zeina eman baitu Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendariak, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko plantilla organikoa eta funtzionarioen, lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrenda, 2024ko abenduaren 31koa.
Martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 29. artikuluak 1. apartatuan ezartzen duenez (foru dekretu horren bidez onesten da erregelamendu bat, arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren antolaketa eta funtzionamendua), Bulegoaren zuzendariak onetsiko ditu bulegoaren plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, eta haietan adieraziko ditu honako hauek: lanpostu bakoitzari atxikitzen zaion maila; lanpostu horietara iristeko frogatu beharreko baldintzak eta lanpostuak hornitzeko modua; izendapen askearen bidez hornitzen ahal direnak; eta esleituta dituztenak abuztuaren 30eko 251/1993 legegintza Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan aurreikusitako ordainsari osagarriak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen estatutua).
Aipatutako artikulu horren 2. apartatuak ezartzen duenez, Bulegoaren zuzendariak onetsiko du urtero langile funtzionarioen, langile kontratatuen eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan aldi baterako ari diren langileen zerrenda, urte bakoitzeko abenduaren 31n plantilla organikoan dagoen egoeraren arabera, eta argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren plantilla organikoa eta lanpostu-zerrenda, 2024ko abenduaren 31ko egoeraren arabera. Lanpostu-zerrenda horretako lanpostuak betetzen dituzte funtzionarioek, lan-kontratudunek eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan aritzen diren behin-behineko langileek. Lanpostu-zerrenda I. eranskinean jaso da.
2. Onestea zerrenda bat, funtzionarioena, lan-kontratudunena eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan aritzen diren behin-behineko langileena, 2024ko abenduaren 31ko plantilla organikoaren egoeraren arabera. Zerrenda II. eranskinean jaso da.
3. Xedatzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
I. ERANSKINA–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN KONTRAKO BULEGOAREN PLANTILLA ORGANIKOA
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUB. JUR. | Kop. | MAILAKO OSAG. | ESKLUSIBOTASUN OSAG. | BATERAEZINTASUNEKO OSAG. | ZUZENDARITZA LANP. OSAG. | LANPOSTUKO OSAG. | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAG. | ARRISKU OSAG. |
BULEGOKO ZUZENDARITZA |
Zuzendaria | | | | G | | | | | | | | |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
Aholkularitzako prestatzailea | | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
IKERKETA, IKUSKAPEN ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | 1 | | | | | | | |
Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | EC1 | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (arlo ekonomikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA |
Atalburua | | | A | F | 1 | | | 35,00 | 20,00 | 6,88 | | |
Administraria | EC1 | O/OL | C | F | 1 | 12,00 | | | | 20,20 | | |
KOMUNIKAZIOAREN ETA PARTE-HARTZEAREN ATALA |
Goi mailako tituluduna | EC1 | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
II. ERANSKINA.–ZERRENDA, FUNTZIONARIOENA, LAN-KONTRATUDUNENA ETA IZENDAPEN ASKEKO ZUZENDARITZA POSTUETAN ARITZEN DIREN BEHIN-BEHINEKO LANGILEENA, 2024KO ABENDUAREN 31N
LANPOSTUA | LANPOSTU ZK. / IZENA | EGOERA ADMINISTRATIBOA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA EDO TALDEA |
BULEGOKO ZUZENDARITZA |
Zuzendaria | 1 EDURNE EGINOA ANTXO | | G | |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 2 ANA MARIA IZCO ARAMENDIA | 1 | F | A |
Aholkularitzako prestatzailea | 3 MAIA RONCESVALLES ZABALZA MASCARAY | 1 | F | A |
IKERKETA, IKUSKAPEN ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 4 HUTSIK | | F | A |
Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | 5 HUTSIK | | F | A |
Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | 6 HUTSIK | | F | A |
Ikuskatzailea (arlo ekonomikoa) | 7 HUTSIK | | F | A |
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 8 HUTSIK | | F | A |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA |
Atalburua | 9 HUTSIK | | F | A |
Administraria | 10 ARANTZA BIDONDO ARNEDO | 2 | F | C |
KOMUNIKAZIOAREN ETA PARTE-HARTZEAREN ATALA |
Goi mailako tituluduna | 11 HUTSIK | | F | A |
KODEEN AZALPENA:
–Araubide juridikoa:
F: funtzionarioa.
G: behin-behineko langilea, goi-karguduna ez dena.
–Hizkuntza:
E: euskara.
–Hizkuntza maila:
C1
–Egoera administratiboa:
1: behin-behineko atxikipena, zerbitzu-eginkizunetan.
2: administrazio-kontratua.
–Sarbidea:
O/OL: Oposizioa / oposizio-lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: F2508965