148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

566E/2025 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 193E/2025 Ebazpena. Horren bidez, proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egin zen: "Corral del Molino I haize-parkearen BESS hibridazioa" izeneko instalazioa, energia elektrikoa baterietan biltegiratzekoa, barne delarik haren ebakuazio-azpiegitura Corral del Molino I 33/66kV-eko azpiestazio elektrikoraino, Corellako udal mugartean.

Akats bat antzeman da aipatutako 193E/2025 Ebazpenean; izan ere, ebazpenaren zenbait zatitan adierazten da proiektuaren sustatzailea Eólica Montes de Cierzo SL dela, eta ez Renovables del Cierzo SL.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 193E/2025 Ebazpenaren akatsa zuzentzea, sustatzaile gisa Eólica Montes de Cierzo SLren ordez Renovables del Cierzo SL ager dadin, hori baita energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "Corral del Molino I haize-parkearen BESS hibridazioa" izeneko instalazioaren proiektuaren benetako sustatzailea.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 193E/2025 Ebazpena, zeinaren bidez proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egin zen: "Corral del Molino I haize-parkearen BESS hibridazioa" izeneko instalazioa, energia elektrikoa baterietan biltegiratzekoa. Zehazki, sustatzailearen aipamena aldatzen da, Eólica Montes de Cierzo SLren ordez Renovables del Cierzo SL ageri dadin, hori baita aipatutako proiektuaren benetako sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako Koordinazio Unitatea), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2508991