1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
406/2025 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion sari bereziak ordaintzea agintzen baita hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 280/2025 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen dizkie ibilbide akademiko bikaina izan duten ikasleei, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan. Sari horien deialdia egin zuen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 114/2024 Ebazpenak, zeina ondoren aldatu baitzen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 96/2025 Ebazpenaren bidez.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, 11.300 euro bideratzeko 2023-2024 ikasturteari dagozkion sari bereziak emateko Nafarroako Foru Komunitatean. Sari horiek jasoko dituzte, hain zuzen, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleek (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleek.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 11.300 euro ordaintzea agintzea, honela banakatuta: 300 euro, saria jaso duten goi mailako zikloetako hogei ikasleetako bakoitzari; 250 euro, saria jaso duten erdi mailako zikloetako hemezortzi ikasleetako bakoitzari eta 200 euro, saria jaso duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lau ikasleetako bakoitzari. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin (Lanbide Heziketako, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 114/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta ondoren aldatu egin zen, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 96/2025 Ebazpenaren bidez). Saritutako ikasleak ebazpenaren eranskinean ageri dira.
2. Diru kopuru horiek 2025eko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidaren kargura ordainduko dira.
3. Baimenaren eta erreserbaren saldoak askatzea, 2025eko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidara itzultzeko, eskuragarri egon daitezen.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta saritutako ikasleei.
Iruñean, 2025eko ekainaren 13an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
OINARRIZKO LANBIDE TITULUA IZANIK OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO SARI BEREZIA JASO DUTEN IKASLEAK
IZENA | DEITURAK | ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Óscar Benito Pérez | | Elikagaien Industriak | Elikagaien Industriak | EGA BHI |
Gaizka Lorente Espinosa | | Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak | Nekazaritza | NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB |
Maksym Muzyka Byndiu | | Elektrizitatea eta Elektronika | Elektrizitatea eta Elektronika | SALESIANOS IBP |
Carmen Rosa Vargas Arancibia | | Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketa | Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | DONIBANE IB |
LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, ERDI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK
IZENA | DEITURAK | ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Aroa Arazuri Izurdiaga | | Jantzigintza eta Moda | Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | DONIBANE IB |
Matías Azpiroz Dendarieta | | Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza | Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
Xuban Bengoetxea Bidegain | | Mekanizazioa | Fabrikazio Mekanikoa | ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP |
María Calvo Ferrer | | Estetika eta Edergintza | Irudi Pertsonala | ETI IBP |
Oier Celayeta Goñi | | Elektromekanikako Mantentze-lanak | Instalazioa eta Mantentze-lanak | TOKI ONA BHI |
Manu Elizalde Michelena | | Ibilgailu Automobilen Elektromekanika | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | DONAPEA IBP |
Mario Figueras Anoz | | Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | ETI IBP |
Sandra González Zunzarren | | Bideoa, Disc-Jockey-a eta Soinua | Irudia eta Soinua | DONAPEA IBP |
Jessica Gorraiz González | | Uren Tratamendurako Sare eta Araztegiak | Energia eta Ura | ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB |
Daniel Jun Idoate Hernández | | Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak | Elektrizitatea eta Elektronika | SALESIANOS IBP PRIBATUA |
Irune Lasheras Echarren | | Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena | Nekazaritza | NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB |
Sofía López Giraldo | | Laborategiko Lanak | Kimika | DONAPEA IBP |
Ignacio Lumbreras Arriazu | | Sukaldaritza eta Gastronomia | Ostalaritza eta Turismoa. | BURLATA LH IB |
Amaia Mansoa Núñez | | Erizaintzako Zainketa Lagungarriak | Osasuna | ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP |
Ibai Moreno de Blas | | Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak | Informatika eta Komunikazioak | SALESIANOS IBP PRIBATUA |
César Villanueva Jiménez | | Oliba-olioak eta Ardoak | Elikagaien Industriak | NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB |
Urki Zapata Goienetxe | | Instalazioa eta Altzari-hornikuntza | Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza | DONIBANE IB |
Javier Zudaire Basarte | | Kudeaketa Administratiboa | Administrazioa eta Kudeaketa | RIBERA DEL ARGA BHI |
LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, GOI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK
IZENA | DEITURAK | ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Lorea Apezetxea Izu | | Estetika Integrala eta Ongizatea | Irudi Pertsonala | BURLATA LH IB |
Iván Cerezo Úriz | | Fabrikazio Mekanikoaren Arloko Produkzioaren Programazioa | Fabrikazioa | SAKANA IBP |
Luis Alonso Champion Castañeda | | Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa | Informatika eta Komunikazioak | LIZARRA IBP |
Cristiana Constantin | | Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa | Irudia eta Soinua | DONAPEA IBP |
Beatriz Igea Garatea | | Paisajismoa eta Landa Ingurunea | Nekazaritza | NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB |
Daniel García Miñés | | Automatizazioa eta Robotika Industriala | Elektrizitatea eta Elektronika | ETI IBP |
Peio González Hualde | | Marketina eta Publizitatea | Merkataritza eta Marketina | MARÍA INMACULADA IB PRIBATUA |
Ainara López González | | Egokitzapen Fisikoa | Gorputz eta Kirol Jarduerak | BURLATA IB |
Rosa María Madurga Díez | | Grabatua eta Estanpazio Teknikak | Liburuari Aplikatutako Arteak | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
Mirian Molina Pérez | | Administrazioa eta Finantzak | Administrazioa eta Kudeaketa | MARÍA ANA SANZ IB |
Ana Morales Cantero | | Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa | Osasuna | MARÍA INMACULADA IB |
Sandra Navarro Yanguas | | Kimika eta Ingurumen Osasuna | Segurtasuna eta Ingurumena | ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB |
Nuria Nogales Iñíguez | | Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea | Elikagaien Industriak | EGA BHI |
Belén Oroz Gorosito | | Eraikuntza Proiektuak | Eraikuntza eta Obra Zibila | VIRGEN DEL CAMINO IBP |
Pedro Pérez Méndez | | Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak | Instalazioa eta Mantentze-lanak | ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB |
Anne-Marie Mirjam Russel | | Diseinua eta Altzari-hornikuntza | Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa | DONIBANE IB |
Andrea Sarnago Gómez | | Haur Hezkuntza | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | ETI IBP |
Leire Suárez Pérez | | Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa | Ostalaritza eta Turismoa. | BURLATA LH IB |
María Luisa Tapiz Bueno | | Ebanisteria Artistikoa | Eskulturari Aplikatutako Arteak | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
Ixone Telletxea González | | Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia | Kimika | DONAPEA IBP |
Iragarkiaren kodea: F2508659