Iragarkia
148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
183E/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi hau onesten baita: "De minimis araubideko laguntzak, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko, 2025. urterako". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 840851.
Goi-mendiko eskualdeetan esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak zailtasun bereziak ditu: komunikatzeko zailtasuna, malda handiak, bertara iristeko zailtasunak eta batzuetan eguraldi txarra. Hori dela-eta, beharrezkoa da konpentsazio ekonomikoa ematea ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei. Ustiategi horietako esnea biltzeko laguntza honi esker, goi-mendiko eskualdeetako ustiategiek ekoizten segitzen ahalko dute, eta, horrela, haien jarduera ekonomikoaren bidez, landa ehunari eutsi eta, ondorioz, despopulazioa arintzen lagunduko da.
Hori guztia dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharrezkotzat jotzen du diruz laguntzea Nafarroako esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei, oinarrizko jarduera ekonomiko hau desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek eskura izaten jarrai dezaten lur honetan kalitatez eta segurtasunez ekoizten diren hurbileko elikagaiak.
Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude. Araubide hori ezarri zen Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoan.
Laguntza lerro hau Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 30ean hartutako Erabakiaren barruan dago; erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onetsi zen.
Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak: goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko "de minimis" laguntzak 2025. urterako, ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen denari jarraikiz banatuko direnak.
2. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.
3. Onuradunak gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu behar du, www.navarra.eus helbidean laguntza honi dagokion deialdiaren fitxan gaitutako loturaren bidez.
4. Onestea "de minimis" araubideko laguntzen deialdia, 2025. urterako, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko.
5. Laguntza hauetarako, 50.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Ardi latxaren plan estrategikorako laguntzak" izeneko 710004-71300-4700-412202 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–"DE MINIMIS" ARAUBIDEKO LAGUNTZAK GOI-MENDIKO ETA ZAILTASUN BEREZIKO ESKUALDEETAN ARDI ETA AHUNTZ-AZIENDAREN USTIATEGIETAKO ESNEA BILTZEAK DITUEN ZAILTASUNAK KONPENTSATZEKO, 2025. URTERAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehena.–Xedea.
1. Ebazpen honen helburua da ezartzea laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak: laguntzak, goi-mendiko udalerrietan edo zailtasun bereziko kontzejuetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko, 2025. urterako, ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen denari jarraikiz banatuko direnak. Hori guztia bat etorriz maiatzaren 5eko 13/2025 Foru Aginduarekin, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartze zenbait; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako estatu-laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako "de minimis" araubideko estatu-laguntza).
2. Ardi- eta ahuntz-esnea erosten duten enpresek jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
3. Laguntza lerro hau Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 30ean hartutako Erabakiaren barruan dago; erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onetsi zen.
Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta aplikazio eremua.
1. Gehienez 450 euroko laguntza emanen da ardi- edo ahuntz-esnea jasotzen zaion ustiategi bakoitzeko, betiere goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki entitate batean kokatua badago, ebazpen honen II. eta III. eranskinen arabera.
2. Dirulaguntzen deialdi hau "de minimis" araubidearen menpean dago (Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa).
3. Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati gehienez 300.000 euroko "de minimis" laguntza ematen ahal dio hiru urteko epean, hala xedatuta baitago Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. 2023ko 2831. EBAO, abenduaren 15ekoa, 1.etik 12. orrialdera bitartekoak (12 orrialde).
4. Zenbait laguntzaren zenbatekoa zehazten da nekazaritzaren sektorean merkaturatutako edo erositako produktuen prezioaren edo kantitatearen arabera. Era horretako dirulaguntzei ez zaizkie aplikatu behar ez oinarri arautzaile hauek ezta deialdia ere.
Hirugarrena.–Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.
1. Ardi- eta ahuntz-esnearen lehenbiziko erosleak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin:
a) Esnearen sektoreko operadore gisa erregistraturik badaude, lehenbiziko erosle gisa edo lehenbiziko erosle eraldatzaile gisa, eta indarreko kontraturik badute ardi- eta ahuntz-esnearen ekoizleekin, goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki entitateetan daudenekin, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.
b) Goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki entitateetan dauden ekoizleei esnea jaso badiete 2025eko bi hilabetetan gutxienez.
2. Onuradunek eguneratuta eduki behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dute deus edukiko itzuli gabe dirulaguntza publikoen arloan.
3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako kasuren batean dauden pertsonak nahiz entitateak ezin izanen dira laguntzen onuradun izan.
4. Ezin izanen dute laguntzarik eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, administrazio ebazpen irmo edo epai irmo baten bidez, zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileek.
5. Aurreko puntuan aipatutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntza horien onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.
Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Eskaerak telematika bidez aurkeztu beharko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzenduak, horretarako prestatutako eredua erabiliz, zeina Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagokion fitxan eskura baitaiteke (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluarekin.
Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera aurrez aurre ere aurkezten ahalko da, departamentu horren Erregistroan (González Tablas kalea 9, Iruña), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.
3. Eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Esnea biltzeko kontratuak indarrean dituzten esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ekoizleen zerrenda; betiere, izan behar dute goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki entitate batean kokatuta daudenak, ebazpen honetako II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.
b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa izanez gero, entitatearen IFZa eta eraketa-eskrituraren fotokopia. Eskaerak bazkide guztiek sinatu beharko dituzte, edo legezko ordezkariak edo administratzaileak; azken kasu horretan, ordezkaritzaren frogagiria ere aurkeztuko da.
c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten ekoizleen kasuan.
d) Hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntzari buruzko adierazpen bat, idatziz edo bitarteko elektronikoen bidez, baldin eta erregelamendu honi edo beste "de minimis" erregelamendu batzuei lotuta badaude, edo jaso dituen "de minimis" laguntzen ziurtagiri ofiziala, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuta dauden moduan.
e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, non adieraziko baita eskatzailea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku-egoeratan.
f) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: "Nik, ....................................(e)k, nire izenean edo ...................................................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egiazta dezan nik/ordezkatzen dudan entitateak aurreko ekitaldiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudala/dituela, deialdi hau tramitatzeko prozeduraren barruan: goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzak".
g) f) atalean ezarritakoarekin ados ez badago, pertsonak berak edo hark ordezkatzen duen entitateak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko datuak.
h) Onuraduna pertsona juridiko bat bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, zehazten duena ez dagoela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala badagokio, ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan praktikak izateagatik edo toleratzeagatik.
i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak agiri horietakoren bat baldin badu jadanik, interesdunak hala azaldu beharko du eskaeran, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.
Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.
1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.
2. Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz:
–Lehenik. Nagusiki esne ekoizle diren abeltzainek osatutako kooperatibei edo ENSei (eraldaketarako nekazaritza-sozietateak) dagozkien eskaerak.
–Bigarrenik. Gainerako eskatzaileak.
3. Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.
Seigarrena.–Ebaluazio organoa.
Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.
Zazpigarrena.–Deialdiaren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.
1. Eskaera jaso ondoren, egiaztatuko da hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.
Halaber, eskatzen diren betebeharrak betetzen ote diren egiaztatuko du Animalien Ekoizpenaren Atalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.
2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.
3. Laguntza eman aurretik, onuradunarengandik adierazpen bat jaso beharko da, idatzizkoa edo bitarteko elektronikoen bidezkoa, hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntzei buruzkoa, hau da, erregelamendu honi nahiz beste "de minimis" erregelamendu batzuei lotuak aintzat hartuta.
4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako "de minimis" araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.
5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.
6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.
Zortzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.
1. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.
2. Onuradunak abeltzaintzako ustiategiekin sinatutako esnegintza arloko kontratuak izan beharko ditu, eta horiek Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren (AICA) INFOLAC izeneko programan grabatuta egon beharko dute: https://www.aica.gob.es/.
3. Onuradunak AICAren INFOLAC programan grabatu beharko ditu egindako esne entregak.
Bederatzigarrena.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio zifra.
b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.
–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
Hamargarrena.–Laguntza ordaintzea.
Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du bete direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra.
Hamaikagarrena.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak horretarako erabili direla frogatzea.
Laguntzen helburua bete dela justifikatzeko, egiaztatuko da goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki entitateetan dauden ustiategietan esnea bildu dela, gutxienez, 2025eko bi hilabetetan. Hori egiaztatzeko, kontrol administratiboa eginen da, esne erosleak Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren (AICA) INFOLAC programan egiten dituen aitorpenetan oinarrituta: (www.aica.gob.es).
Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
Erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera ematen diren "de minimis" laguntzak ez dira inolako estatu-laguntzarekin metatzen ahal, gastu diruz lagungarri berberei dagokienez, ez eta arriskuaren finantzaketa-neurri berberaren estatu-laguntzekin ere, baldin eta metaketa horrek gainditzen baldin badu kategorien arabera salbuesteko erregelamendu baten bidez edo Europako Batzordeak hartutako erabaki baten bidez kasu zehatz bakoitzerako finkatzen den laguntzen gehieneko zenbatekoa edo laguntzen intentsitatea. Badira "de minimis" batzuk kostu diruz lagungarri zehatz batzuetarako ematen ez direnak eta ezin egotz dakizkiekeenak kostu diruz lagungarri zehatz batzuei. Dirulaguntza horiek metatzen ahalko dira Batzordeak hartutako erabaki bat edo Batzordearen kategorien araberako salbuespenezko erregelamendu bat betez Estatuak emandako dirulaguntzekin.
Hamahirugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.
1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak eta betebeharrak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.
2. Diru-itzulketei, arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.
3. Inguruabar bereziren bat edo ezinbesteko egoeraren bat gertatu dela dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.
Hamalaugarrena.–Emandako dirulaguntzen jarraipena eta publizitatea.
1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atariko Tramiteen Katalogoan dagokion fitxan sartuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezartzen den moduan.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean ere argitaratuko dira emandako dirulaguntzak, artikulu horretan bertan adierazitako baldintzetan.
3. Batasuneko estatuek, laguntza eman eta hogei egun balioduneko epean, "de minimis" laguntzei buruzko informazioa gordeko dute estatu horretako edozein agintaritzak emandako "de minimis" laguntzen erregistro nagusian.
Estatu kideek neurri egokiak hartuko dituzte erregistro nagusian jasotako datuak zehatzak direla bermatzeko, eta "de minimis" laguntzei buruzko informazioaren erregistroak gordeko dituzte hamar urtez, laguntza ematen den egunetik aurrera.
Batzordeak, idatziz, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatuko du zehaztu ahal izateko, batetik, erregelamendu honetan ezarritako baldintzak bete diren edo ez eta, bereziki, zein den erregelamendu honetan eta beste "de minimis" erregelamendu batzuetan ezarritakoa betez edozein enpresak jaso duen "de minimis" laguntzaren guztizko zenbatekoa. Kasuan kasuko estatuak eman egin beharko dio informazio hori Batzordeari, hogei egun balioduneko epean, edo, eskaeran hala ezarrita dagoenean, hori baino handiagoa den epean.
4. Onuradun guztiek Nafarroako Gobernuaren finantzaketa aipatu beharko dute erabilera profesionalerako duten webgunean edo egoki diren beste baliabide batzuen bidez. Aipamen hori eginen da bat etorriz Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala arautzen duen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuaren jarraibideekin: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.
II. ERANSKINA.–GOI-MENDIKOTZAT JOTZEN DIREN UDALERRIEN ZERRENDA
UDALERRIAREN KODEA | UDALERRIA | KATALOGAZIOA |
3 | ABAURREGAINA | Goi-mendikoa |
4 | ABAURREPEA | Goi-mendikoa |
13 | AMESKOABARRENA | Goi-mendikoa |
20 | ARAITZ | Goi-mendikoa |
21 | ARANARATXE | Goi-mendikoa |
22 | ARANTZA | Goi-mendikoa |
24 | ARANO | Goi-mendikoa |
28 | ARTZIBAR | Goi-mendikoa |
31 | ARESO | Goi-mendikoa |
33 | ARIA | Goi-mendikoa |
34 | ARIBE | Goi-mendikoa |
50 | BAZTAN | Goi-mendikoa |
54 | BERTIZARANA | Goi-mendikoa |
55 | BETELU | Goi-mendikoa |
58 | AURITZ | Goi-mendikoa |
59 | BURGI | Goi-mendikoa |
71 | GAZTELUBERRI | Goi-mendikoa |
81 | DONAMARIA | Goi-mendikoa |
82 | ETXALAR | Goi-mendikoa |
87 | ELGORRIAGA | Goi-mendikoa |
90 | ERATSUN | Goi-mendikoa |
92 | ERRO | Goi-mendikoa |
93 | EZKAROZE | Goi-mendikoa |
95 | ESPARTZA ZARAITZU | Goi-mendikoa |
100 | EULATE | Goi-mendikoa |
102 | EZKURRA | Goi-mendikoa |
111 | GALOZE | Goi-mendikoa |
112 | GARAIOA | Goi-mendikoa |
113 | GARDE | Goi-mendikoa |
115 | GARRALDA | Goi-mendikoa |
117 | GOIZUETA | Goi-mendikoa |
118 | GOÑERRI | Goi-mendikoa |
119 | GORZA | Goi-mendikoa |
128 | IZABA | Goi-mendikoa |
129 | ITUREN | Goi-mendikoa |
133 | ITZALTZU | Goi-mendikoa |
134 | JAURRIETA | Goi-mendikoa |
137 | BEINTZA-LABAIEN | Goi-mendikoa |
139 | LANA | Goi-mendikoa |
143 | LARRAGOA | Goi-mendikoa |
149 | LEITZA | Goi-mendikoa |
153 | LESAKA | Goi-mendikoa |
181 | NABASKOZE | Goi-mendikoa |
185 | OTSAGABIA | Goi-mendikoa |
187 | OIZ | Goi-mendikoa |
195 | ORBAIZETA | Goi-mendikoa |
196 | ORBARA | Goi-mendikoa |
198 | ORONTZE | Goi-mendikoa |
199 | OROTZ-BETELU | Goi-mendikoa |
203 | PETILLA ARAGOI | Goi-mendikoa |
209 | ERROMANTZATUA | Goi-mendikoa |
210 | ERRONKARI | Goi-mendikoa |
211 | ORREAGA | Goi-mendikoa |
213 | SALDIAS | Goi-mendikoa |
221 | DONEZTEBE | Goi-mendikoa |
222 | SARTZE | Goi-mendikoa |
226 | SUNBILLA | Goi-mendikoa |
239 | URDAZUBI | Goi-mendikoa |
241 | URRAULGOITI | Goi-mendikoa |
244 | URROTZ | Goi-mendikoa |
245 | URZAINKI | Goi-mendikoa |
247 | UZTARROZE | Goi-mendikoa |
248 | LUZAIDE | Goi-mendikoa |
250 | BERA | Goi-mendikoa |
252 | BIDANKOZE | Goi-mendikoa |
256 | HIRIBERRI AEZKOA | Goi-mendikoa |
259 | IGANTZI | Goi-mendikoa |
263 | ZUBIETA | Goi-mendikoa |
264 | ZUGARRAMURDI | Goi-mendikoa |
III. ERANSKINA.–ZAILTASUN BEREZIKO KONTZEJUEN ZERRENDA
UDALERRIAREN KODEA | KONTZEJUA | UDALERRIA | KATALOGAZIOA |
098 | AGORRETA | ESTERIBAR | Mendialdea |
144 | ODERITZ | LARRAUN | Mendialdea |
049 | OROKIETA | BASABURUA | Mendialdea |
Iragarkiaren kodea: F2508706
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
