1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
103E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Elortzibarko Udal Planaren aldaketa bat, xede duena UE 2.8-A exekuzio-unitate etena, Noaingo 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatietan. Construcciones y Obras Victorino Vicente SLk sustatu du.
Elortzibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espediente horren xedea da aldatzea 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatien sailkapena, eta mugatzea UE 2.8-A exekuzio-unitate etena, antolamendu berri bat ezartzeko eta 237. lurzatia berdegune publiko gisa integratzeko.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalak txosten bat eman zuen 2023ko irailaren 27an, non ondorioztatzen baita aldaketa ez dagoela sartuta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen aplikazio-eremuan (Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legea).
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta jarraikiz azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuari (foru dekretu horrek ezartzen du Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa),
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Elortzibarko Udal Planaren aldaketa, xede duena UE 2.8-A exekuzio-unitate etena, Noaingo 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatietan. Construcciones y Obras Victorino Vicente SLk sustatu du.
2. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari eta igortzea Ingurumen Eraginaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau igortzea Elortzibarko Udalera, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hala indarra har dezan onetsitako hirigintza tresnak.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da onetsitako hirigintza araudiaren aurka, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2509293