148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aitzineko epatzeak, 181/2025 prozedura arruntean.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko ekainaren 30ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Justizia Administrazioko legelariaren dekretu bidez jakinarazi zuen administrazioarekiko auzi-errekurtso bat paratu dela Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2025eko martxoaren 24ko erabakiaren aurka, zeina hamaika administrari-plaza betetzeko deitutako prozesuaren lehiaketa-fasean eman baitzen (11-25/QSR-00003); 2024ko martxoaren 4an emandako 191/2024 Erabakiaren bidez, berriz, ezetsi egin zen lehiaketa-fasearen behin betiko emaitzen aurka Campión Larumbe andreak aurkeztutako errekurtsoa.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Erabaki honen bidez betetzea prozeduran interesdun diren guztiei egin beharreko epatze-izapidea, eta 9 eguneko epea ematea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, autoetan pertsonatu daitezen, baldin eta haien eskubideei begira egokia dela uste badute, agindua eman zuen jurisdikzio-organoaren aitzinean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.

Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2509467