146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1803. eta 1804. lurzatietan. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, xedapen-zatian honako hau ezartzen zuena:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia bat, 1. poligonoko 1803. eta 1804 lurzatiei dagokiena, Villatuertako San Miguel industrialdeko E/S4 etxe-sailean, zeina Patxi eta Rosa Francés Olloquik idatzi baitzuten EGGNOVO SArentzat.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behin betiko onespen erabakia eta hark ezartzen duen araudia.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Villatuertan, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509182