2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2025eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Deierrin suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Aritzalan, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2509000