2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Ordenantza, instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituena. Ofiziozko berrikuspena
Urrozko Udalak, 2025eko ekainaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:
1.–Hasiera ematea ofiziozko berrikuspeneko espediente bati, honako honen erabateko deuseztasunaren gainean: Instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza.
2.–Interesdunei hamabost egun balioduneko epea ematea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokitzat jotzen dituzten agiriak, justifikazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
3.–Eskatzea Idazkari/kontu-hartzailearen txostena, egintzaren legezko baliozkotasuna zehazteko.
Horrenbestez, beste erabaki bat hartuko da, behar dena ebazteko, Nafarroako Kontseiluari irizpena eskatze aldera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Urrozen, 2025eko ekainaren 24an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.
Iragarkiaren kodea: L2509035