2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta aintzat hartuz, batetik, Udalbatzaren 2016ko azaroaren 28ko osoko bilkuraren erabakia (bertan ezarri zen indarrean dagoen lur-ondasunen gaineko kontribuziorako tasa, %0,3791koa), eta, bertzetik, Tuterako balorazio txostena (Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 85/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen); Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 13an egin bilkuran onetsi ziren landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2025eko likidazioaren kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 18ra izanen da, biak barne.
Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 20an egin bilkuran onetsi ziren hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2025eko likidazioaren kuotak. 2025eko lehen seihilekorako borondatezko diru-bilketarako aldia 2025eko ekainaren 23tik uztailaren 18ra izanen da, biak barne, eta, 2025eko bigarren seihilekorako borondatezko diru-bilketarako aldia 2025eko irailaren 29tik azaroaren 7ra izanen da, biak barne.
Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, herriko etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bertzenaz, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2025eko ekainaren 23an.–Ekonomia Sustapenerako Alorreko zinegotzia, María Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2509041