146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Akatsa atzeman ondoren 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak hasiera batez onesteko 2024ko abenduaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren transkripzioan, akats hori zuzentzeko, 2025eko ekainaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, berriz ere, hasiera batez onetsi ziren 2025eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (11/2004 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tirapun, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.

Iragarkiaren kodea: L2509034