146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa, Tebasko UE-2 unitatean. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2002ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat lerrokadurak aldatzeko udal planeko UE-2 exekuzio-unitatean, Carlos Biurrun Terék sustatua.

Hasierako onespena 2002ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, baina espedientean ez dago jasorik behin betiko onespena argitaratu zenik testu osoarekin batera; hortaz, bidezkoa da hura argitara ematea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509044