2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa ordenantza batean, hain zuzen ere Hezkuntza, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio eta jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan (kirol eskoletarako tarifen aldaketa 2025-2026 ikasturterako). Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, hezkuntza, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio eta jardueretan. Aldaketak eragiten die Udalaren kirol eskolen tarifei, 2025-2026 ikasturterako.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zangozan, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2508940