146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Dirulaguntzak, testuliburuak erosteko, Haur Hezkuntzako proiektuen materialetarako, eta eskola-jantokirako, 2025-26 ikasturterako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 841919.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/841919).

Xedea: dirulaguntzak ematea, partez finantzatzeko gastu batzuk, sortzen direnak testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik eta eskola-jantokia erabiltzeagatik, 2025-2026 ikasturteari dagokionez; hori guztia, jarraikiz espedientean jasotako oinarri arautzaileei (2025eko ekainaren 19ko osoko bilkuran onetsitako oinarriak).

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua, 2025eko aurrekontuan: 3.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 15.000 euro, eskola-jantokirako.

Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.

Laguntzak eskatzeko epea: laguntza-lerro guztietarako, epea irekita egonen da 2025-2026 ikasturtea bukatu arte (2026ko ekainean). Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

Onuradunak: ikusi oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori dago Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan: www.mendavia.es.

Mendabian, 2025eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2509016