2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 412. lurzatian. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2025eko uztailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Legariako 1. poligonoko 412. lurzatian (El Monte auzoa 18), horrela hobetu daitezen banaketa eta antolaketa, lurzati horren erabilerarako planteatu den etxebizitza-programan.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin, eta aurkez daitezen bidezko alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Legarian, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Julián Echeverría Garín.
Iragarkiaren kodea: L2509640