2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Xehetasun-azterketa, Argiñarizko hiri-lurzoru finkatuko UC-2.3 eta UC-2.6 unitateetan, 1. poligonoko 56. lurzatian. Behin betiko onespena
Girgillaoko Udalak, 2025eko ekainaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen behin etiko onestea xehetasun-azterketa bat Argiñarizko hiri-lurzoru finkatuko UC-2.3 eta UC-2.6 unitateetan, 1. poligonoko 56. lurzatian, Girgillaoko Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Etxarren Girgillaon, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509201