146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Balorazio txostenaren proiektua. Berriz jendaurrean jartzea

Garraldako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoak, 2025eko uztailaren 3an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Garraldako Udalak eginiko balorazio txostenaren proiektua aldatzea, bat etorriz akta honetako "Bilkuraren nondik norakoak" ataleko 2. puntuan jasotako oharrekin.

–Proiektua berriz jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Iragarkiak paratuko dira, orobat, Garraldako Udalaren iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua (aldaturiko testua) interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, web-orrian (http://www.garralda.es/) eta Garraldako Udalaren gardentasun atarian (https://sedeelectronica.garralda.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=15709), egoki iritzitako alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garraldan, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Ion Iriarte Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: L2509492