2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 280. lurzatian. Behin betiko onespena
Elgorriagako Udalak, 2025eko ekainaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Elgorriagako Udal Planeko 1. poligonoko 280. lurzatian, María Victoria Ibarra Iruretak sustatua.
Aditzera ematen da haren edukia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79 artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Elgorriagan, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509069