2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegia, fruitu lehorren txigortegirako
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Garazi Mercero Martinena.
Jarduera: fruitu lehorren txigortegirako biltegia gauzatzea.
Tokia: 4. poligonoa, 431. lurzatia, Itsaso.
Basaburuan, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2509929