146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 155. lurzatian (Hilerriko kalea 2). Behin betiko onespena

Arasko Udalak, 2025eko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, behin betiko onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat 5. poligonoko 155. lurzatian (Hilerriko kalea 2), Belén Mayayo Mendozak sustatua eta Pablo Devalle D’auria arkitektoak idatzia. Haren helburua da eraikitzeko gehieneko lerrokadura berriak definitzea lurzatiaren barnean eta Udalaren Plan Orokorrean bizitegitarako ordezko antolamendurako (B aukera) proposatutako hirigintza-determinazioak betetzea.

Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arasen, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509049