146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 2. poligonoko 1961., 1962., 1963., 1964., 1965., 1966., 1967., 1968., eta 1969. lurzatietan. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko ekainaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1961., 1962., 1963., 1964., 1965., 1966., 1967., 1968., eta 1969. lurzatietan, lurzatien jabeek sustaturik.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509101