146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2916E/2025 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko, enpresei 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzeko dirulaguntzak emateko deialdian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811758.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 5ean emandako 104E/2025 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzetarako, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 104E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 800.000 euro gehitzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretarako kredituari 800.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari guztira 800.000 euro gehitzeko, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2509325