2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa partziala, 2025eko plantilla organikoan. Jendaurrean jartzea
Ikusi da 2025eko plantilla organikoan 1. aldaketa partziala egiteko proposamen-txostena, eta ikusi da, orobat, informazio-batzordearen aldeko irizpena, 2025eko ekainaren 18ko bilkuran emana.
Horrenbestez, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19., 20. eta 21. artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Antsoaingo Udalak, osoko bilkuran,
ERABAKI DU:
Lehena.–Hasiera batez onestea Antsoaingo Udalaren 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa partziala, honako aldaketa hauen arabera:
1.–Izena, ordainsari osagarriak eta sarbidea aldatzea 1006 plazan ("gordailuzaina").
–Plaza hau aldatzea:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | LANPOSTUKOA | LANALDIAREN LUZ. | MAILAKO OSAG. | HIZKUNTZA ESKAK. | EGOERA |
1006 | Gordailuzaina | 1 | F | C | OL | 48,36 | 10,00 | 12,00 | | H |
–Plaza hau izan dadin:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | LANPOSTUKOA | LANALDIAREN LUZ. | MAILAKO OSAG. | HIZKUNTZA ESKAK. | EGOERA |
1006 | Administrari-ofiziala - Langileria | 1 | F | C | O | 38,36 | 10,00 | 12,00 | M | H |
2.–Sarbidea aldatzea 5006 plazan ("zerbitzu anitzetako enplegatua").
Aldatzea indarreko plantilla organikoan 5006 plazarako ezarrita dagoen sarbidea, oposizioa izan dadin, oposizio-lehiaketa izan beharrean.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Ezarritako epea iragaten bada inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez xedatutakoari.
Antsoainen, 2025eko ekainaren 27an.–Idazkaria, Ainara Armendáriz Castién.
Iragarkiaren kodea: L2509335