146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2025. urterako

Oibarko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egongo dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat joko dira 2025ko urtarrilaren 1etik aitzina, ondotik ematen diren tasak eta prezio publikoak finkatuta.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2025ERAKO

–Etxerako, industriarako eta lorategietarako ur horniduraren tasak.

  • Lau hileko gutxieneko kontsumoa: 26 m³: 17,20 euro.
  • 26 m³-ren gainetik: 0,81 euro/m³.

–Uraren sare orokorrera lotzeko tasa.

  • Etxeko uraren hazbeteko hargunea eta 3/4ko hargune-brida: 165,50 euro.
  • Hazbeteko ur industrialerako hargunea: 185,50 euro.
  • Ur industrialerako 2,5 hazbeterainoko hargunea: 247,00 euro.
  • 3 hazbeteko ur industrialerako hargunea: 288,50 euro.

–Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasak.

  • Kolektore orokorrerako lotura: 99,00 euro.

–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.

  • Ziurtagiriak eta konpultsak: 1,90 euro.
  • Agirien kopiak: 1,90 euro.
  • Proposamenak eta agiriak: 9,90 euro.
  • Fotokopiak: 0,30 euro orriko.
  • Fax igorpenak: 1,90 euro orriko.
  • Mezu elektronikoa bidaltzea: 1,90 euro orriko.
  • Ezkontza zibilaren espedientea izapidetzea: 80,00 euro.

–Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak.

  • Udal bide publikoen lurzoruan, lurpean edo lurgainean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egiteagatik, interes orokorreko hornidura zerbitzuak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia finkoa, mugikorra eta beste komunikabide batzuk) ematen dituzten enpresa edo entitateen alde emandakoa, eta udalaren jabari publikoa okupatzen duten sare eta antena finkoen bidez osorik edo partzialki ematen direnak: tasa honen zenbatekoa, telefonia mugikorraren kasuan izan ezik (haren tasa egin beharreko azterketa ekonomikoaren arabera ezarriko baita), hau izanen da:

a) Udalerriari atxikitako enpresek (elektrikoak, telefonia finkoa, gas-banatzaileak eta abar) udalerrian urtero lortzen duten fakturazioaren ondoriozko diru-sarrera gordinen %1,5.

b) 6,24 euro metro linealeko, jabari publikoko lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzeagatik, espazio publikoa okupatzen duten kanalizazioekin edo sareekin; Enagas, kogenerazio bidez ekoitzitako energiaren garraioa (Viscofan).

  • Merkatu txikiak:
    • 6,00 euro egunean.
    • 40,00 euro hiruhilekoan.
  • Barrakak eta tabernak: 45,00 euro egunean.
  • Bide publikoan ezarritako jolas edo freskagarri makinak: 40,00 euro urtean.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako kontsultak egiteko tasak.

  • 300.000 eurotik gorako exekuzio materialeko aurrekontua duten obretan, obra lizentziaren tasa kobratuko da, proiektua aztertzeak eta haren jarraipenak Udalari sortzen dizkion gastuen kostuaren baliokidea.
  • Lehen okupazioko edo erabilerako lizentzia: 124,00 euro.
  • Lehen okupazioko/erabilera kolektiboko lizentzia, 20 etxebizitzara arte: 464,00 euro.
  • Udal arkitektoaren aholkularitza partikularrentzat: 50,00 euro orduko.
  • Hirigintzako kontsulta, planorik aztertu edo egin behar ez bada: 95,00 euro orduko.
  • Hirigintzako kontsulta, planoa aztertu edo egin behar bada: 75,00 euro orduko.

–Etxeko hondakinak obra hondakinendako garbigunera eramateko tasa.

  • Gutxieneko zenbatekoa, 2 tona arte: 31,00 euro.
  • Tasa 2 tona eta 4 tona bitarte: 62,00 euro.

–Irekitzeko lizentzien tasak.

  • Gutxieneko tasak:
    • Jarduera sailkatuaren espedientearekin irekitzea: 75,50 euro.
    • Jarduera sailkatu gabe irekitzea: 53,50 euro.
    • Lehen instalazioa, jarduera lekualdatzea eta jarduera sailkatuaren aldaketak:

a) Azalerako lehen 400 m²-ak: 1,85 euro.

b) 401 m²-tik gora: 1,34 euro.

–Nekazaritzako bideak konpontzeko tasak:

  • Landa-lurretako ondasun higiezinen katastroko balioaren %0,096.
  • 0,165 euro, ardi aziendako buru bakoitzeko.
  • 0,660 euro, azienda larriko buru bakoitzeko.

–Hilerriari dagozkion tasak.

  • Lurrean ehorzteko zerbitzua (hobia): 260,00 euro.
  • Nitxoa 10 urterako alokatzea: 335,00 euro.
  • 10 urterako luzapena, gainerako nitxoak: 263,00 euro.
  • Kolunbarioa 10 urterako alokatzea: 201,00 euro.
  • Kolunbarioen 10 urteko luzapena: 201,00 euro.
  • Nitxoak irekitzea eta/edo ixtea, alokatuta badaude eta berriro okupatu behar badira: 190,00 euro.
  • Errautsak ehorztea: 190,00 euro.

–Kiroldegiko frontoia eta pista estalia erabiltzeko tasak.

  • Kantxa edo pista alokatzeko orduko prezioa: 3,00 euro pertsonako.
  • Kantxa edo pista argiztatzeko fitxaren ordubeteko prezioa: 3,80 euro.
  • 20 orduko abonuak, pilotalekua edo pista erabiltzeko: 42,00 euro.
  • 16 urtetik beherakoentzako 20 orduko abonuak, pilotalekua edo pista erabiltzeko: 20,00 euro.
  • Futbito pista alokatzea 10 jokalari edo gehiagorentzat (ordubete): 30,00 euro.
  • 16 urtetik beherakoek kantxa edo pista erabiltzea, erreserbarik gabe: dohainik.

(Erreserba daukaten pertsonek lehentasuna izanen dute erreserbarik ez dutenekiko).

  • Beste erabilera batzuetarako erreserbak:
    • 50 lagun bitarte: 150,00 euro.
    • 50 lagunetik goiti: 260,00 euro.
  • Partikularrendako alokairua:
    • Aulkiak: 0,50 euro eguneko.
    • Mahaiak: 2,50 euro eguneko.

–Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak.

A) Denboraldiko abonua bizilagun erroldatuentzat:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 39,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 57,00 euro.

B) Hilabeteko abonua bizilagun erroldatuentzat:

  • 4tik 15 urte bitarte: 28,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 39,00 euro.

C) Hamabostaldiko abonua bizilagun erroldatuentzat:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 24,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 31,00 euro.

D) Denboraldiko abonua herritik kanpokoentzat:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 59,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 80,00 euro.

E) Hilabeteko abonua herritik kanpokoentzat:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 36,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 46,00 euro.

F) Hamabostaldiko abonua herritik kanpokoentzat:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 29,00 euro.
  • 16 urtetik goiti: 39,00 euro.

G) Abonatu gabeendako sarrerak:

  • 4 urtetik 15 urtera bitarte: 5,00 euro. 10 sarrerako sorta, 30 euro.
  • 16 urtetik goiti: 8,00 euro. 10 sarrerako sorta, 40 euro.

H) Taldeendako sarrerak, abonurik gabeko 15 lagunetik gora:

  • 15 urte bitarte: 4,00 euro pertsonako.
  • 16 urtetik goiti: 5,00 euro, pertsonako.

I) Familia ugarietako kideek abonuaren edo sarreraren %25eko hobaria izanen dute, karneta indarrean badute.

J) Instalazioak erabiltzen dituzten kolektiboei umeen sarreraren prezioa kobratuko zaie eta kolektiboaren ardura duten monitoreek ere umeen prezio bera ordainduko dute (4 euro).

–Artamendia abentura parkeko prezio publikoak.

  • Hasierako zirkuitua: 9,00 euro.
  • Hasierako zirkuitua taldeentzat (25 pertsonatik goiti): 7,00 euro.
  • Abentura zirkuitua: 14,00 euro.
  • Abentura zirkuitua taldeentzat(25 pertsonatik goiti): 10,00 euro.

–Udal Auditorioa erabiltzeko prezio publikoa.

  • Udal Auditorioa erabiltzeko, entitate pribatu batek babesten edo Oibarko Udalak laguntzen ez duen jarduera baterako: 210 euro eguneko. Erreserba erroldatuta dauden pertsonek bakarrik egiten ahalko dute, eta haiek izanen dira erantzuleak.

–Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroaren prezio publikoak.

1.–Baliabidea egunaren 3/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa:

  • Mendeko erabiltzaileak: 1.543,86 euro hilean.
  • Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 800,00 euro hilean.

2.–Baliabidea egunaren 2/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa:

  • Mendeko erabiltzaileak: 1.029,24 euro hilean.
  • Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 600,00 euro hilean.

3.–Baliabidea egunaren 1/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa (arratsaldeko txanda bakarrik):

  • Mendeko erabiltzaileak: 514,62 euro hilean.
  • Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 350,00 euro hilean.

4.–Bainu geriatrikoa eta arropa garbiketa eta lisaketa zerbitzuak:

  • 30 euro/zerbitzua.

5.–Etxez etxeko garraio zerbitzua:

  • Mendekotasun aitortua dutenak: 208,69 euro hilean.
  • Aitortutako mendekotasunik gabeko pertsonak:
    • Oibarren bizi diren pertsonak egunaren 3/3: 50,00 euro hilean.
    • Oibarren bizi diren pertsonak, egunaren 2/3 eta 1/3: 30,00 euro hilean.
    • Oibarren bizi ez diren pertsonak:
      • Zangoza: 128,00 euro hilean.
      • Eslaba eta Irunberri: 176,00 euro hilean.
      • Kaseda: 144,00 euro hilean.
      • Leatxe: 80,00 euro hilean.
      • Sada: 64,00 euro hilean.

Oibarren, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2508959