146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Udalaren karga-tasak, indizeak, ehunekoak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Oibarreko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin ohiko bilkuran, finkatu zituen 2025eko ekitaldian indarrean izanen diren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, ondotik heldu diren bezala:

–Lurraren kontribuzioa, bai hiri-lurreko bai landa-lurreko ondasunetarako, ondasunen katastro-balioaren gaineko urteko %0,25eko karga-tasa unitarioa. Familia ugarien, guraso bakarreko familien edo antzeko gurasobakartasun egoeran daudenen ohiko etxebizitzei %20ko hobaria aplikatuko zaie.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %4,12 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 50 eurokoa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea: %1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzapenaren unean lurren balioari aplikatu beharreko koefiziente gisa finkatzen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,00 izanen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2508950