2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
1209. Ebazpena eman zuen, 2025eko uztailaren 4an, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak. Hona hemen:
2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an, argitaratu zen honako honen iragarkia: deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Deialdi honi onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 4an hartutako erabaki baten bidez.
Gero, 2025eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean, argitaratu zen deialdiaren hirugarren oinarriaren aldaketa, zeina erabaki baitzen Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko maiatzaren 16an hartutako erabaki baten bidez, eta beste epe bat ireki zen eskabideak aurkezteko.
Deialdi honen 5. oinarriarekin bat, eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onestea hautapen prozesuan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, honako honetan: deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, ari daitezen Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura. Hona hemen:
1) Barne-igoerako txanda:
–Onartuak:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
061 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
008 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
024 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
020 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
–Baztertuak: inor ez.
2) Igoera-txanda irekia.
–Onartuak:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
48004 | Vianako Udaltzaingoa |
920519 | Tuterako Udaltzaingoa |
1242 | Foruzaingoa |
19 | Altsasuko Udaltzaingoa |
26 | Antsoaingo Udaltzaingoa |
62 | Burlatako Udaltzaingoa |
–Baztertuak:
Ez aurkezteagatik deialdiaren 3.1.2.d) oinarrian aipatu tituluaren kopia:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
1141 | Foruzaingoa |
2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu behar dira, Interneten, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2025eko uztailaren 4an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2509511