146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen igeltsero-ofizialen sei plaza
(C maila/taldearekin parekatuak), funtzionarioen araubidekoak

Alkatetzaren ekainaren 19ko 2437/2025 Ebazpenaren bitartez, onetsi ziren deialdia eta oinarriak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko igeltsero-ofizialen sei plaza.

Tuteran, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

Oposizio-lehiaketa hau eginen da honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko idatzitako sarrera erregelamendua; gainerako aplikazio arauak; eta honako oinarri hauek:

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak:

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea igeltsero-ofizialen sei plaza, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko. Plaza horiek izanen dira lekualdatze-lehiaketa baten ondoriozkoak; zehazki, Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 21eko 2122 Ebazpenaren bidez iragarritako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozkoak. Plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak zehaztuko dira plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.

1.2. Sei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–3 plaza txanda irekian.

–3 plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia zorrotzean eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Orobat, txanda irekiko plaza hutsak aukera ditzakete, aurreko paragrafoan ezarritako moduan, igoera txandako izangaiek, baldin, behin 10. oinarriko agiriak egiaztaturik, ikusten bada ez dituztela betetzen deialdiko 2.2 oinarriko baldintza espezifikoak, baina, betiere, betetzen baldin badituzte txanda irekiko izangaien baldintzak. Aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia zorrotzean eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.4. Era berean, eta jarraikiz 13. oinarriari, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, aldi baterako betetzeko igeltsero-ofizialaren lanpostua, hautapen prozeduran probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

1.5. Deialdiko lanpostuan bete beharreko zeregina izanen da igeltsero-ofizial bati dagozkion lanak aurrera eramatea, Udalaren ekipamenduak eta azpiegiturak birmoldatu eta mantentzeko obra txikiak egitean. Orobat, alorreko beste langile batzuei lagundu beharko die, Udalaren azpiegiturak, ekipamenduak eta ondasunak hobetu eta mantentzeko lanetan eta ikuskapen lanetan, eta esleitzen zaion beste edozein eginkizun ere bete beharko du, ezarritako helburuak betetzeko, eta betiere bat badator lanpostuari dagozkion gaitasun profesionalekin.

1.6. Izendapenaren ondorioz hautatzen direnak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta kidetuko dira.

1.7. Lanpostuen ordainsariak izanen dira C mailako lanpostuetarako oro har ezarrita daudenak abuztuaren 30eko 351/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina), uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan (foru dekretu horrek hizpide du Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamendu) eta Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Akordioan. Horrez gain, ordainsari osagarriak izaten ahalko ditu, baldin ezartzen badira aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan eta zehazten badira plantilla organikoan.

1.8. Lan eta enplegu baldintzei dagokienez, oinarri hauetan ezartzen ez den orotan, eta udal honi dagokionez, men eginen zaio Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den akordioari.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

1.9. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira Administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuei, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo haien baliokidea den beste bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, deialdian parte hartzeko (azkeneko hori gordekin bidez justifikatuko da).

Atzerrian lortutako unibertsitateko tituluak dituzten izangaiek aurkeztu beharko dute kasuan kasuko titulua homologatzeko frogagiria, edo, kasua bada, baliokide izatearen ziurtagiria.

D) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

E) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu gabea izatea.

F) B1 gidabaimena izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiendako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan egin dutela zortzi urteko benetako zerbitzualdia.

d) Aurreko 2.1.c eta 2.2.c d) oinarrian adierazitako baldintzen ordez, frogatu daitezke administrazio publikoen zerbitzura egiazki egindako zortzi urte onartuak.

2.3. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.4. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte aurreko baldintzak, deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiek baldintza horiek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzean, bai eta hautapen-prozedura osoan mantendu ere, izendatuak izan arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es); horretarako, sartu beharko da "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiari dagokion aipamenean. Aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin. Eredu hori egonen da deialdiaren aipamenean, sede.tudela.es egoitzan, "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

3.3. Izangaiek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, eta, horretaz gain, aurkeztu beharko dituzte deialdiko baremoan ezarritakoaren arabera alegatu nahi dituzten merezimenduen frogagirien kopia arruntak. Izangaiek behar bezala ordenaturik alegatuko eta frogatuko dituzte merezimenduak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (II. eranskina). Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik.

3.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko, denboran edo baliabideetan, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasun bat dutela frogatzeko agiria, organo eskudunak emana.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.2. Behin-behineko zerrenda Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Zeus Pérez Pérez, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Miguel Ángel Hernández Vallés, Tuterako Udaleko obren brigadako arduraduna.

Ordezkoa: José Miguel Mateo Núñez, Tuterako Udaleko igeltsero-ofiziala.

Epaimahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes, Tuterako Udaleko igeltsero-ofiziala.

Ordezkoa: Ignacio López Burgaleta, Tuterako Udaleko aparejadorea.

Epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Ziordia Osta, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Eva María Sierra Cortés, Tuterako Udaleko laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Laura Jiménez Sánchez, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Gainera, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizioa 2026ko urtarrilean hasiko da, gutxi gorabehera, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Hautapen-prozesua bi alditan eginen da; lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den. Ondoren, epaimahaiak iragarkien bidez emanen du aditzera gainerako probak noiz eginen diren. Iragarkiak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, 7.3 apartatuan aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3. Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20 puntu gehienez.

B) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

7.4. Epaimahaiak merezimenduak baloratutakoan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du balorazioa (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipuan, izangai bakoitzak erdietsitako puntuazioa zehaztuta, eta 5 egun balioduneko epea emanen da, behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko.

7.5. Alegazioak jartzeko epea bukaturik, epaimahaiak behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

8.–Oposizioaldia:

8.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teorikoa. Test motako 40 galderaz osatutako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen III. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira. Ariketa egiteko, izangaiek 60 minutu izanen dituzte gehienez.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Proba praktiko bat egin beharko da, lanpostuaren eginkizunen gainean. Kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du izangaiek bigarren ariketa egiteko gehienez ere izanen duten denbora, egin beharreko probaren arabera. Epaimahaiaren irizpidearen arabera, proba praktiko hori lanpostuko lanak egitea izan daiteke edo gai praktiko bat idatziz jorratzea, edo biak batera.

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak egitea. Helburua izanen da zehaztea izangaiak zer neurritan egokitzen diren deialdiko lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko psikologia zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioan 75 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

–Lehen ariketa: 20 puntu gehienez.

–Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez.

–Hirugarren ariketa: 15 puntu gehienez.

8.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

8.4. Lehen ariketa eta bigarrena, baldin epaimahaiak xedatzen badu ariketa idatziz egitea, plika sistema erabiliz eginen dira.

8.5. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du (ariketa egin den tokian eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan –sede.tudela.es–, "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean) gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Halaber, azalduko ditu oposizioko hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.6. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

8.7. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.8. Epaimahaiak bigarren ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko. Orobat, epaimahaiak zehaztuko du zer material behar den probak egiteko, eta behar den denboraz iragarriko du Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

8.9. Oposizioaldiko azken kalifikazioa edo balorazioa kalkulatzeko, batuko dira ariketa guztietan lortutako puntuazioak.

8.10. Bost egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, oposizioaldiko ariketa bakoitzaren kontra. Oposizioaldia bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren aipuan, probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan. Oposizioaldiko guztirako puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira oposizioaldiko hiru ariketetan eskuratutako puntuazioak. Deialdiko guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak.

Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, kontuan hartuko dira lehen eta hirugarren ariketetan lortutako puntuazioak, hurrenkera horretan. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Hamar egun balioduneko epea irekiko da, probak gainditurik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnek aurkez dezaten, erregistroaren bidez (horretarako, baliatu behar da aukera hau: "izapidetzen ari diren espedienteetan agiriak aurkeztea"), behar den dokumentazioa, frogatzeko betetzen dutela titulazioaren baldintza. Hala, aurkeztu beharko dute deialdiko 2.1.C apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo, behar denean, ziurtagiri bat, frogatzen duena eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zeudela.

Orobat, %33ko desgaitasuna edo hortik gora duten izangaiek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko izangaiek epe bera izanen dute aurkezteko egoera horretan daudela frogatzen duten agiriak, salbu eta aldez aurretik aurkeztu badituzte.

9.2. Epaimahaiak deia eginen du lanpostu hutsak aukeratzeko, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (jarraituz lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko. Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan. Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostu hutsak eskuratzeko.

9.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Tuterako Udalaren Prebentzio Zerbitzuak eginen du, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio. Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangai bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkio, Tuterako Udalaren Prebentzio Zerbitzuak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

10.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Tuterako Udaleko alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak. Izendapen proposamen hori Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, deialdiaren aipamenean.

10.2. Proposatutako izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu behar dute, izendatzeko, izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epean:

A.–Tuterako Udalaren edo haren erakunde autonomo edo mendekoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jarduneko zerbitzuan daudela jatorrizko administrazioan, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den plaza beteko da 9. oinarrian aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Tuterako Udalak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu egin beharko dio, eta izangaiak aurkeztu beharko du "izapidetzen ari diren espedienteetan agiriak aurkeztea" aukera baliatuz.

10.6. Izangairen batek ez badu plaza hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen-prozesuari uko egiten badio, edo ez baditu betetzen plazan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak, edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko apartatuan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako plaza hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren beste izangaiei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plaza hutsak.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen baten bitartez, Tuterako Udaleko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie.

11.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak bihurtuko dira nominako eta plantillako funtzionario, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikaturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena, kontuan harturik ezen hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean jabetuko direla beren plazez, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan.

Egun horretan lanpostuez jabetzen ez badira (salbu behar bezala justifikatutako kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko. Kasu horretan, jarraikiko zaio deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari.

11.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 10.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

11.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, Tuterako Udalaren deialdiaren fitxan argitaratuko dira, egoitza elektronikoan (www.sede.tudela.es), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

13.1. Izangaien zerrenda batzuk eratuko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, eta zerrenda horretan egonen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenak. Alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsiko dira zerrenda horiek. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari. Berdinketarik badago, nor nagusitzen den erabakitzeko, kontuan hartuko dira deialdi honetan berdinketak hausteko ezarritako irizpideak, eta lortutako azken berdinketaren araberakoa izanen da lehentasun-hurrenkera.

Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es) argitaratuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, deialdiaren aipamenean.

13.2. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta Tuterako Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia (argitaratu zen 2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an), non onetsi baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, edo irizpideak aldatuz gero, horien ordezkoak; eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.3. Titulua. Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, frogatu beharko da badituela deialdian eskatzen den titulazioa. Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.4. Desgaitasuna dutenei eta genero-indarkeriaren biktimei dei egitea, aldi baterako lan-kontrataziorako.

a) Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da desgaitasunaren arloan ezarrita dagoena, aplikatu behar zaiena Nafarroako administrazio publikoetako langileei. Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean. Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

b) Era berean, babesa gauzatzeko, edo gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzeko, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar lanpostutik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere dagozkien hautaketa-probak gainditu badituzte eta beren egoera frogatzen badute.

14.–Datu pertsonalak babestea.

Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, hizpide duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, baldin zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (www.tudela.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

A atala: Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, C mailako igeltsero-ofizialaren lanpostuaren eginkizunetan: 2 puntu urteko.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez diren C mailako beste lanpostu batzuetan, edo B edo A mailakoetan: puntu bat urteko.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, D edo E mailako lanpostuetan: 0,5 puntu urteko.

Oharrak A atalerako:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, emanen da proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

3. A atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntu izanen da.

B atala: Prestakuntza.

1. Unibertsitateko tituluengatik (lizentzia, gradua edo diploma), deialdi honetan eskatzen ez den beste batzuengatik, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute: 3 puntu.

2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak B.2 azpiapartaturako (Prestakuntza akademikoa eta etengabea):

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Atal honetan baloratutako prestakuntza ekintza bakoitzaren puntuazioa 2 puntukoa izanen da gehienez.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

Oharrak B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute.

2. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

3. B apartatuaren puntuazioa ez da izanen 10 puntutik gorakoa.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

I. zatia (orokorra)

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Administrazioarteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: Xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura.

3.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak.

4.–Tuterako Udalaren udal-antolaketa eta antolaketa administratiboa.

5.–19/2013 Legea, abenduaren 9koa, hizpide dituena gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko bidea eta gobernu ona: atarikoa. Xedea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

6.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema: Nafarroako toki entitateak. III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak.

7.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

II. zatia (berariazkoa)

8.–Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua.

9.–Irisgarritasun gida hirietako espazio publikoetan (III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak).

10.–Zimenduak eta saneamenduak eraikitzea. Zimenduak hormigoitzea: hormigoi armatua, masan eta ziklopeoa. Bakoitzaren ezaugarriak. Hormigoitzea muturreko tenperaturetan. Hormigoitzea. Sartzeko pateak, horien neurriak eta tarteak. Zanga eta putzuetako zolatak hormigoitzea.

11.–Fabrikako obra arrunta eraikitzea. Astoak eta oholak.

12.–Fabrikako eraikuntza, bistako adreiluarekin. Ilaren zertxa, miren banaketa eta trazadura. Juntura berdintzailea. Zertxa. Zehar-saiheska jarritako bistako adreiludun leiho-barrenak, leihoetako baoetan.

13.–Estalki zeramikoak eraikitzea. Bizkar-limak, limatxokonak, gailurrak eta kontramailak bilbaduran. Bizkar-limak eta limatxokonak adreilu huts bikoitzarekin enpalomatuan. Rasillonak.

14.–Estalkien estaldurak teilekin. Kare-zementua, osaera eta proportzioa. Bizkar-limak, limatxokonak eta gailurrak. Bakoitzaren estaldura. Zinkezko xafla eta asfaltozko geruzak. Piñoiak, txapitulak.

15.–Trenkadak eraikitzea. Aurremarkoak, egiaztapena eta arreta-neurriak horietako bakoitza jartzerakoan. Aurremarkoak, lehen ilararekin hartuak. 40 x 20 zentimetroko rasillonak.

16.–Zarpiatuak eta luzituak, morteroekin eta pastekin. Plataformak airean eta zintzilik, goratzeko aparailuak, erabilera eta zainketa; zuhurtasun-neurriak. Kare-zementua, leundua eta garbitua.

17.–Emokadura eta luzituak igeltsuarekin. Azeleratzaileak; erabilera eta arreta-neurriak. Ertz-babesak: zokoetako eta izkinetako ertzak, ertz-babesen xedea izkinetan, paratzeko teknikak. Ertz-babesak izkina eta ertz bertikaletan. Astoak eta oholak.

18.–Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

19.–487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, langileen segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena zamak eskuz jasotzeari buruz, langileen bizkarrerako eta gerrialderako arriskutsua izan daitekeen aldetik.

10.–Kargak eskuz manipulatzeko gida teknikoa: II. atala. 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Langileentzako arriskutsuak izan daitezkeen zamak, bereziki, bizkarrerako eta gerrialderako, eskuz jasotzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena (nondik norakoak eta iruzkinak).

21.–Segurtasuna eta osasuna igeltserotzako lanetan. Banakako babesak. Babes kolektiboak. Seinaleak.

22.–Garaierako lanak, aldamio modularrak eta eskailerak: araudia. Tipologiak. Osaeraren deskribapena. Gutxieneko segurtasun-xedapenak. Banakako eta taldeko babesa. Muntatzeko eta desmuntatzeko prozedura. Erabilerak.

Iragarkiaren kodea: L2509261