2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRO
2025eko lan eskaintza publikoa
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluak ezartzen duenez, alkatetzaren eskumena da lan eskaintza publikoa onartzea, Udalbatzako osoko bilkurak onartutako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.
Erroibarko Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 20ko alkate ebazpenaren bidez,
EBATZI DU:
1. Jarraian zehazten den lan eskaintza publikoa onartzea 2025eko, dagokion aurrekontu-zuzkidura duela, dagozkion hautaproben bidez hornitzeko:
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Lan egoera: hutsik. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Lanaldia: %100. Lan araubidea: finko jarraigabea. (Arau osagarriak: lanpostuak izaera jarraigabea dauka, martxotik azarora, eta egin beharreko lanak dira mendiaren garbiketa, bazkalekuen kontrola eta zerbitzu anitzetako langile gisa zerbitzuan egon daitezkeen bestelako beharren araberako lanak. Euskara maila: B2).
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: E. Lan egoera: hutsik. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %8,77. Lanaldia: %43,63. 16 ordu astean.
2. Onetsitako lan eskaintza publikoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatu lanpostu hutsak betetzeko hautapen prozesuen deialdien aitzin.
Lintzoainen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2509400