1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2915E/2025 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko "Dirulaguntzak, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresentzat, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeagatik" izeneko deialdian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811764.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 12an emandako 172E/2025 Ebazpenaren bidez, 300.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzearren, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [ PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskaera guztiei erantzutea 172E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.200.000 euro gehitzea deialdi honetara bideratu den partidan: deialdia, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea deialdi honetarako baimendutako gastua, kredituari 1.200.000 euro gehituta: espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdia.
2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari guztira 1.200.000 euro gehitzeko, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [ PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2509323